Asteazkena, otsailak 9



19:00

Zinema foroa: 'Latsariak'

Hika Ateneo, Alde Zaharra | Proiekzioa

2022an estreinatutako dokumentalak emakume latsarien bizipenak eta testigantzak biltzen ditu. Con Ciencia y Arte elkarteak sustatu du ikus-entzunezkoa. 35 minutuko iraupena dauka eta euskaraz eta gaztelaniaz izango da (azpitituluekin). Emanaldiaren ostean, solasaldia egingo dute filmaren sustatzaileekin batera.

Zinema foroa: 'Latsariak' Hika Ateneo

2022an estreinatutako dokumentalak emakume latsarien bizipenak eta testigantzak biltzen ditu. Con Ciencia y Arte elkarteak sustatu du ikus-entzunezkoa. 35 minutuko iraupena dauka eta euskaraz eta gaztelaniaz izango da (azpitituluekin).

Emanaldiaren ostean, solasaldia egingo dute filmaren sustatzaileekin batera.


19:00

Bilboko Txistulari Banda Xabier Zabalarekin eta Miren Fernandezekin

Euskalduna Jauregia, Abando - Indautxu | Musika saioa

Sua Piztuz lanarekin izandako azken arrakastaren ondoren, Bilboko Udal Txistulari Banda Euskalduna Jauregiko agertokira itzuliko da berriro, "Ilargi Malkoak" izeneko ikuskizunarekin. Kontzertua asteazken honetan, otsailak 9, izango da 0D aretoan, 19:00etan. Beste behin ere, Txistularien taldeak lehen mailako gonbidatuak izango ditu, Xabier Zabala musikaria eta Miren Fernández abeslaria. Oraingoan, mugimendua eta argazkien aniztasuna izango dira musika emanaldiaren ezaugarri nagusiak. Hainbat irudi proiektatuz, giro intimo eta sentsual batean murgilduko dute publikoa. Giro hori lortzeko, horretarako musikari egokienetako batek sortutako doinuak izango dituzte, Xabier Zabalarenak. Xabier Txistulari Bandaren ohiko kolaboratzailea da eta kontzertuan zehar, akordeoiarekin eta teklatuarekin batera interpretatuko ditu obrak. Besteak beste, honako abesti hauek interpretatuko dituzte, “Ostroen dantza”, “Mollarri”, “Itsasontzia”, “Jai txiki”, “Izarren izarra” edo “Aitari”. Kontzertuan zehar, halaber, Xabierrek berak moldatutako zenbait abesti eta pieza herrikoi entzungo dira, hala nola, “Korrika mix”, “Irish eyes”, “Ken zazpi mix” eta “Scotland itsasoa”. Xabier Zabala ibilbide oparoko musikaria da, bere ekarpenak musikaren hainbat arlotan egin ditu: irakaskuntzatik hasi eta hainbat talderentzat musika sormenean lan handia egin du, esate baterako, “Pirritx, Porrotx eta Marimotots” pailazoentzat musika sortzen. Horrez gain hainbat pelikula eta laburmetraietako musika ere sortu izan du. Bilboko Udal Txistulari Bandaren ohiko lankideetako bat ere izan da urteotan. Kontzertuko beste protagonistetako bat, Miren Fernández abeslaria izango da. Zenbait doinu abestuko ditu, horien artean Zabalak musikatutako eta kontzertuaren izenburuaren ildotik doazen Antonio Machadoren bi poesia nostalgiko: “Un hilo entre los dos” eta “Eran tu voz y tu mano”. Kontzerturako sarrerak Euskalduna Jauregiko leihatiletan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabankeko kutxazainetan eros daitezke. 2 euroko prezioa dute, gehi kudeaketa-gastuak (1,50 euro), publiko orokorrarentzat.

Bilboko Txistulari Banda Xabier Zabalarekin eta Miren Fernandezekin Euskalduna Jauregia

Sua Piztuz lanarekin izandako azken arrakastaren ondoren, Bilboko Udal Txistulari Banda Euskalduna Jauregiko agertokira itzuliko da berriro, "Ilargi Malkoak" izeneko ikuskizunarekin. Kontzertua asteazken honetan, otsailak 9, izango da 0D aretoan, 19:00etan. Beste behin ere, Txistularien taldeak lehen mailako gonbidatuak izango ditu, Xabier Zabala musikaria eta Miren Fernández abeslaria.

Oraingoan, mugimendua eta argazkien aniztasuna izango dira musika emanaldiaren ezaugarri nagusiak. Hainbat irudi proiektatuz, giro intimo eta sentsual batean murgilduko dute publikoa. Giro hori lortzeko, horretarako musikari egokienetako batek sortutako doinuak izango dituzte, Xabier Zabalarenak. Xabier Txistulari Bandaren ohiko kolaboratzailea da eta kontzertuan zehar, akordeoiarekin eta teklatuarekin batera interpretatuko ditu obrak. Besteak beste, honako abesti hauek interpretatuko dituzte, “Ostroen dantza”, “Mollarri”, “Itsasontzia”, “Jai txiki”, “Izarren izarra” edo “Aitari”.

Kontzertuan zehar, halaber, Xabierrek berak moldatutako zenbait abesti eta pieza herrikoi entzungo dira, hala nola, “Korrika mix”, “Irish eyes”, “Ken zazpi mix” eta “Scotland itsasoa”.

Xabier Zabala ibilbide oparoko musikaria da, bere ekarpenak musikaren hainbat arlotan egin ditu: irakaskuntzatik hasi eta hainbat talderentzat musika sormenean lan handia egin du, esate baterako, “Pirritx, Porrotx eta Marimotots” pailazoentzat musika sortzen. Horrez gain hainbat pelikula eta laburmetraietako musika ere sortu izan du.

Bilboko Udal Txistulari Bandaren ohiko lankideetako bat ere izan da urteotan. Kontzertuko beste protagonistetako bat, Miren Fernández abeslaria izango da. Zenbait doinu abestuko ditu, horien artean Zabalak musikatutako eta kontzertuaren izenburuaren ildotik doazen Antonio Machadoren bi poesia nostalgiko: “Un hilo entre los dos” eta “Eran tu voz y tu mano”.

Kontzerturako sarrerak Euskalduna Jauregiko leihatiletan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabankeko kutxazainetan eros daitezke. 2 euroko prezioa dute, gehi kudeaketa-gastuak (1,50 euro), publiko orokorrarentzat.


19:00

Urdin elektrikoa (I)

Bira Kultur Gunea, Alde Zaharra | Hitzaldia

Solasaldi musikatua. Ines Osinaga gonbidatua. June Fernandez gidari Sarrera librea Pikara Magazinerekin

Urdin elektrikoa (I) Bira Kultur Gunea

Solasaldi musikatua. Ines Osinaga gonbidatua. June Fernandez gidari

Sarrera librea

Pikara Magazinerekin



10:00
20:30

Izaskun Araluzearen 'Clementina' erakusketa

Rekalde Aretoa, Abando - Indautxu

Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa. Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).

Izaskun Araluzearen 'Clementina' erakusketa Rekalde Aretoa

Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa.

Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).