Asteartea, otsailak 15



19:00

Iñigo Gutierrez espetxera itzularaztearen aurkako elkarretaratzea

Egunkari plaza, Santutxu | Elkarretaratzea

Presazko mobilizazioa deitu du Santutxuko Sarek: "ADI!!! GERTAERA LATZAren AURREAN. Gaur, EGUNKARI PLAZAN, arratsaldeko 19:00an gertaera salatzeko izango den  ELKARRETARATZEAn parte hartzeko dei egiten zaitugu.    ️Audientzia Nazionalak kartzelara itzuliarazi du Izadiren aita ere, «Barkamenik eskatu ez duelako»     Iñigo Gutierrez Izadiren aita ere espetxera itzultzera behartu dute, aho batez hirugarren gradua jaso eta hiru aste eskasera.     Kasuak bi astungarri ditu: neskatoa aitarik eta amarik gabe kalean geratzeaz gain, Gutierrezi bost hilabete geratzen zaizkio kondena bukatzeko".

Iñigo Gutierrez espetxera itzularaztearen aurkako elkarretaratzea Egunkari plaza

Presazko mobilizazioa deitu du Santutxuko Sarek:

"ADI!!! GERTAERA LATZAren AURREAN.

Gaur, EGUNKARI PLAZAN, arratsaldeko 19:00an gertaera salatzeko izango den  ELKARRETARATZEAn parte hartzeko dei egiten zaitugu. 
 
️Audientzia Nazionalak kartzelara itzuliarazi du Izadiren aita ere, «Barkamenik eskatu ez duelako» 
 
 Iñigo Gutierrez Izadiren aita ere espetxera itzultzera behartu dute, aho batez hirugarren gradua jaso eta hiru aste eskasera. 
 
 Kasuak bi astungarri ditu: neskatoa aitarik eta amarik gabe kalean geratzeaz gain, Gutierrezi bost hilabete geratzen zaizkio kondena bukatzeko".

19:00

Eztabaidak literaturarekin: 'El Thriller que viene'

Bidebarrieta Liburutegia, Alde Zaharra | mahai ingurua

Bidebarrieta kulturguneak Eztabaidak literaturarekin zikloaren hitzordu berria ospatuko du otsailaren 15ean 19:00etan.  Thrilerra izango du ardatz eta, Mikel Santiago eta Ibon Martin eleberri idazleek eta Alicia San Juan kazteriak gai hauek jorratuko dituzte: generoan politikoki zuzena dena inposatu ote den, serieko hiltzailearen figura zaharkitua ote dagoen eta distopia momentuko gaia ote den. Sarrera doakoa eta librea izango da, leku guztiak bete arte.

Eztabaidak literaturarekin: 'El Thriller que viene' Bidebarrieta Liburutegia

Bidebarrieta kulturguneak Eztabaidak literaturarekin zikloaren hitzordu berria ospatuko du otsailaren 15ean 19:00etan.  Thrilerra izango du ardatz eta, Mikel Santiago eta Ibon Martin eleberri idazleek eta Alicia San Juan kazteriak gai hauek jorratuko dituzte: generoan politikoki zuzena dena inposatu ote den, serieko hiltzailearen figura zaharkitua ote dagoen eta distopia momentuko gaia ote den.

Sarrera doakoa eta librea izango da, leku guztiak bete arte.


19:30

Bertso errondako kanporaketa Adaxkan

Adaxka, Alde Zaharra | Bertso Saioa

BERTSO ERRONDA 2022! 5 urte, 5 kanporaketa, 20 bertsolari    Otsailak 15, asteartea, Adaxkan (19:30):   - Enare Muniategi - Ander Ucelay - Eire Salegi - Josu Ibarguren

Bertso errondako kanporaketa Adaxkan Adaxka
BERTSO ERRONDA 2022! 5 urte, 5 kanporaketa, 20 bertsolari 
 
Otsailak 15, asteartea, Adaxkan (19:30):
 
- Enare Muniategi
- Ander Ucelay
- Eire Salegi
- Josu Ibarguren

19:30

Eider Rodriguez

Bira Kultur Gunea, Alde Zaharra | Hitzaldia

Eider Rodriguez Eraikuntzarako materiala nobelaz hitz egingo du Katixa Agirre idazlearekin. Sarrera librea DARABILBOrekin elkarlanean

Eider Rodriguez Bira Kultur Gunea

Eider Rodriguez Eraikuntzarako materiala nobelaz hitz egingo du Katixa Agirre idazlearekin.

Sarrera librea

DARABILBOrekin elkarlanean



10:00
20:30

Izaskun Araluzearen 'Clementina' erakusketa

Rekalde Aretoa, Abando - Indautxu

Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa. Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).

Izaskun Araluzearen 'Clementina' erakusketa Rekalde Aretoa

Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa.

Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).



12:00
19:30

Iñaki Imazen erakusketa

Aire Galeria, Bilbo | Erakusketa

Aire Galeriak Iñaki Imazen Alimentación, lencería, bazar erakusketa hartuko du otsailaren 12tik (larunbata) apirilaren 24ra arte. 12:00etan izango da inaugurazioa. San Mames zumarkaleko 11. zenbakian dagoen Zollo etxartean dago Aire Galeria, eta ordutegia honako hau da: asteartetik ostiralera, 17:00etatik 19:30era.

Iñaki Imazen erakusketa Aire Galeria

Aire Galeriak Iñaki Imazen Alimentación, lencería, bazar erakusketa hartuko du otsailaren 12tik (larunbata) apirilaren 24ra arte. 12:00etan izango da inaugurazioa.

San Mames zumarkaleko 11. zenbakian dagoen Zollo etxartean dago Aire Galeria, eta ordutegia honako hau da: asteartetik ostiralera, 17:00etatik 19:30era.