• Otsailaren 18an 19:00etan. San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegia.BADUT - ZirriBorro. Hizkuntzarik gabe · 5 urtetik gorako umeentzat Liburu literario bat idaztea ez da erreza, berak intentuan urteak daramatza. Beste liburuetan murgildu egiten da eta inspiratzen da baina inoiz ez da konformatzen. Paper txuriaren aurrean dagoenean izango da bere emozioen borroka. Lortuko du bere liburu literarioa idaztea?
Bilbao Distrito Jazz egitarauaren baitan: •Otsailak, 18, ostirala, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegian XAVI MAURETA - Animals Exòtics Albert Bover: pianoa; Andreu Zaragoza: gitarra; Rai Ferrer: kontrabaxua; Xavi Maureta: bateria eta konposizioak Xavi Maureta bateria-jotzaile, perkusionista, kantari, gitarrista, ekoizle, konpositore eta moldatzailea Kataluniako jazzaren figura nabarmenetako bat da. Oraingo honetan, bere azken lan diskografikoa aurkeztu digu: Animals Exotics, zeinak penintsulako jazzaren musikari garrantzitsuenetako batzuk biltzen baititu.
Pelikulak, marrazki bizidunak eta komikiak izango dira aurtengo inauterietako kuadrilen eguneko gai nagusia. 20:00 Game of Txaranga elektrotxaranga, gaztetxetik abiatuta 22:00 Luntxa Done Petri plazan22:30 Kuadrilen arteko jolasak: Musika, photocall-a, sari banaketa, sorpresak... (Done Petri plazan)
Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa. Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).
Aire Galeriak Iñaki Imazen Alimentación, lencería, bazar erakusketa hartuko du otsailaren 12tik (larunbata) apirilaren 24ra arte. 12:00etan izango da inaugurazioa. San Mames zumarkaleko 11. zenbakian dagoen Zollo etxartean dago Aire Galeria, eta ordutegia honako hau da: asteartetik ostiralera, 17:00etatik 19:30era.