Larunbata, otsailak 19



12:00

Deustuko inauteriak (larunbateko egitaraua)

Done Petri Plaza, Deustualdea | Jaiak

12:00 Lantzeko kalejira Gure Herriaren eskutik (Done Petri plazan) 13:00 Umeentzako tailerrak (Done Petri plazan) 15:00 Bazkari herrikoia Tintigorriren eskutik. Jarraian, bingo musikatua (Done Petri plazan) 17:00 Tarisko Band-en kontzertua (Done Petri plazan) 20:00 Sakatu elektrotxaranga Deustuko kaleetan zehar (Done Petri plazan hasita) 20:30 Erromeria. Etorri dantzara! (Done Petri plazan)  

Deustuko inauteriak (larunbateko egitaraua) Done Petri Plaza

12:00 Lantzeko kalejira Gure Herriaren eskutik (Done Petri plazan)

13:00 Umeentzako tailerrak (Done Petri plazan)

15:00 Bazkari herrikoia Tintigorriren eskutik. Jarraian, bingo musikatua (Done Petri plazan)

17:00 Tarisko Band-en kontzertua (Done Petri plazan)

20:00 Sakatu elektrotxaranga Deustuko kaleetan zehar (Done Petri plazan hasita)

20:30 Erromeria. Etorri dantzara! (Done Petri plazan)

 


20:00

Antzerkia: Impro y punto

Hika Ateneo, Alde Zaharra | Antzerkia

Impro y Punto inprobisazio konpainia 2017ko urrian sortu zen Bilbon, eta, sortu zenetik, Euskal Herrian erreferente bihurtu da. Aratxo Angulo, Roberto Ferro, Josu Angulo eta Alfonso Medina kideek esperientzia luzea dute arte eszenikoen, interpretazioaren, zuzendaritzaren, zirkuaren, clown-aren, kale-antzerkiaren, gidoiaren... hainbat arlotan, eta horrek Impro y Punto konpainia balioaniztun eta sendoa egiten du eszenan. 10€Erreserbak: hikaateneo@gmail.com

Antzerkia: Impro y punto Hika Ateneo

Impro y Punto inprobisazio konpainia 2017ko urrian sortu zen Bilbon, eta, sortu zenetik, Euskal Herrian erreferente bihurtu da. Aratxo Angulo, Roberto Ferro, Josu Angulo eta Alfonso Medina kideek esperientzia luzea dute arte eszenikoen, interpretazioaren, zuzendaritzaren, zirkuaren, clown-aren, kale-antzerkiaren, gidoiaren... hainbat arlotan, eta horrek Impro y Punto konpainia balioaniztun eta sendoa egiten du eszenan.

10€
Erreserbak: hikaateneo@gmail.com



10:00
20:30

Izaskun Araluzearen 'Clementina' erakusketa

Rekalde Aretoa, Abando - Indautxu

Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa. Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).

Izaskun Araluzearen 'Clementina' erakusketa Rekalde Aretoa

Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa.

Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).



12:00
19:30

Iñaki Imazen erakusketa

Aire Galeria, Bilbo | Erakusketa

Aire Galeriak Iñaki Imazen Alimentación, lencería, bazar erakusketa hartuko du otsailaren 12tik (larunbata) apirilaren 24ra arte. 12:00etan izango da inaugurazioa. San Mames zumarkaleko 11. zenbakian dagoen Zollo etxartean dago Aire Galeria, eta ordutegia honako hau da: asteartetik ostiralera, 17:00etatik 19:30era.

Iñaki Imazen erakusketa Aire Galeria

Aire Galeriak Iñaki Imazen Alimentación, lencería, bazar erakusketa hartuko du otsailaren 12tik (larunbata) apirilaren 24ra arte. 12:00etan izango da inaugurazioa.

San Mames zumarkaleko 11. zenbakian dagoen Zollo etxartean dago Aire Galeria, eta ordutegia honako hau da: asteartetik ostiralera, 17:00etatik 19:30era.