Larunbata, otsailak 26



08:30

Hika ateneo mendi taldearen irteera

San Nicolas, Bilbo | Mendi irteera

Hika Ateneo mendi taldeak otsailaren 26an egingo du irteera. Ibilbide zirkular bat egingo da, San Vicente de Aranan hasiko dena. Santa Teodosiako baseliza izango da lehenengo geldialdia. Bitigarratik eta Lezaunditik igaroko da ibilbidea eta gero San Vicente de Aranan amaituko da. 13,12km izango dira, 380 metroko desnibelarekin lau ordutan egiteko.  Irteera San Nicolasetik eingo da 08:30ean. 40€-ko prezioa du, 37€ Ateneoko kideentzat, Obenkun jatetxean bazkaria barne. Izena emateko azken eguna otsailaren19a izango da.

Hika ateneo mendi taldearen irteera San Nicolas

Hika Ateneo mendi taldeak otsailaren 26an egingo du irteera. Ibilbide zirkular bat egingo da, San Vicente de Aranan hasiko dena. Santa Teodosiako baseliza izango da lehenengo geldialdia. Bitigarratik eta Lezaunditik igaroko da ibilbidea eta gero San Vicente de Aranan amaituko da. 13,12km izango dira, 380 metroko desnibelarekin lau ordutan egiteko. 

Irteera San Nicolasetik eingo da 08:30ean. 40€-ko prezioa du, 37€ Ateneoko kideentzat, Obenkun jatetxean bazkaria barne. Izena emateko azken eguna otsailaren19a izango da.


11:00

V. Bizi martxa: "Bidegorria Galdakaora Orain!"

Kale Nagusia, 25, Bilbo | manifestazioa

Biziz bizi taldeak deituta, bidegorria eskatzeko bizikleta martxa egingo dute Galdakaora. Jarraian, 4. bizi martxaren bideoa eta deitzaileek zabaldutako oharra: https://youtu.be/hVcUkeW5b0s  Urte berri honetan ibilbidea aldatuko dugu, Etxebarri eta Basauriko udalerrietatik igaroko da. Biziz bizik (bizizbizi.org) antolatuta, Ibaizabal bizikleta zeharkaldia ibilbide segurua eskatzeko, Bilbo-Etxebarri-Basauri eta Galdakao artean. Hilaren azken larunbatetan! Orain bai, lor daiteke !!!   Anima zaitezte, zabaldu eta parte hartu

V. Bizi martxa: "Bidegorria Galdakaora Orain!" Kale Nagusia, 25

Biziz bizi taldeak deituta, bidegorria eskatzeko bizikleta martxa egingo dute Galdakaora. Jarraian, 4. bizi martxaren bideoa eta deitzaileek zabaldutako oharra:

https://youtu.be/hVcUkeW5b0s 

Urte berri honetan ibilbidea aldatuko dugu, Etxebarri eta Basauriko udalerrietatik igaroko da.

Biziz bizik (bizizbizi.org) antolatuta, Ibaizabal bizikleta zeharkaldia ibilbide segurua eskatzeko, Bilbo-Etxebarri-Basauri eta Galdakao artean. Hilaren azken larunbatetan!

Orain bai, lor daiteke !!!   Anima zaitezte, zabaldu eta parte hartu


12:00

Nola esan/izan bollera euskaraz?

Bilborock, Bilbo | Aurkezpena

Soropila, kapaza, marioker, lumatza… Iaz Nola esan/izan bollera euskaraz? proiekturako hitzak eta ekarpenak bildu zituzten Amaia Álvarez Uria literatura irakasleak eta June Fernández kazetariak. Nolanahi ere, berbak topatzea edota asmatzea baino erronka potoloagoa da horien erabilpena sustatzea; bestela esanda, euskal opil hiztegiari bizia ematea. Ildo horretan, proiektuaren webgunea aberasteaz gain, solasaldia eta errezitala prestatu dituzte aurtengo 3, 2, 1…Zinegoak-erako. Arlo ezberdinetako sortzaile euskaldun kuirrak gonbidatu dituzte.

Nola esan/izan bollera euskaraz? Bilborock

Soropila, kapaza, marioker, lumatza… Iaz Nola esan/izan bollera euskaraz? proiekturako hitzak eta ekarpenak bildu zituzten Amaia Álvarez Uria literatura irakasleak eta June Fernández kazetariak. Nolanahi ere, berbak topatzea edota asmatzea baino erronka potoloagoa da horien erabilpena sustatzea; bestela esanda, euskal opil hiztegiari bizia ematea. Ildo horretan, proiektuaren webgunea aberasteaz gain, solasaldia eta errezitala prestatu dituzte aurtengo 3, 2, 1…Zinegoak-erako. Arlo ezberdinetako sortzaile euskaldun kuirrak gonbidatu dituzte.


12:00

Aratusteetako atzera kontaketa

Plaza Biribila, Bilbo | Jaiak

Esparrua zabaltzea eta atzera-kontuahastea: “hiru, bi, bat... !”.

Aratusteetako atzera kontaketa Plaza Biribila

Esparrua zabaltzea eta atzera-kontua
hastea: “hiru, bi, bat... !”.


12:15

Euskal Herriko aratusteetako kalejira

Done Bikendi, Bilbo

Done Bikendin hasita, EUSKAL HERRIKO ARATUSTEKO KALEJIRA.Fanfarreak, erraldoiak:Ibañez de Bilbao – Zabalgune – Colon de Larreategui– Astarloa – Kale Nagusia

Euskal Herriko aratusteetako kalejira Done Bikendi

Done Bikendin hasita, EUSKAL HERRIKO ARATUSTEKO KALEJIRA.
Fanfarreak, erraldoiak:

Ibañez de Bilbao – Zabalgune – Colon de Larreategui

– Astarloa – Kale Nagusia


12:15

Little Harlem akademia (Swing Tailerra) + Bilbao Lindy Band! (Kontzertua)

Plaza Biribila, Bilbo | Dantza

Bilboko Aratusteen baitan.

Little Harlem akademia (Swing Tailerra) + Bilbao Lindy Band! (Kontzertua) Plaza Biribila

Bilboko Aratusteen baitan.


12:15

Umeentzako tailerarak

Done Bikendi, Bilbo

Bilboko Aratusteen baitan

Umeentzako tailerarak Done Bikendi

Bilboko Aratusteen baitan


12:30

Merkatua

Albia, Bilbo

Bilboko Aratusteen baitan.

Merkatua Albia

Bilboko Aratusteen baitan.


12:30

Eskoletako dantzak / Bizkaiko Dantzarien Biltzarra

Plaza Barria, Bilbo | Dantza

Bilboko Aratusteen baitan.

Eskoletako dantzak / Bizkaiko Dantzarien Biltzarra Plaza Barria

Bilboko Aratusteen baitan.


12:30

Umeentzako antzerkia

Zabalgunea, Bilbo | Antzerkia

Bilboko Aratusteen baitan.

Umeentzako antzerkia Zabalgunea

Bilboko Aratusteen baitan.


16:00

Kalejira eta mozorro lehiaketa

Diputaziotik abiatuta, Bilbo | Jaiak

16:00-16:30 Epaimahaiaren aurreko paserako izen-ematea 17:00 Kalejiraren hasiera Diputaziotik abiatuta. Ibilbidea: Diputazioa-Plaza Biribila (Epaimahaia)-Areatza   Bilboko Aratusteen baitan

Kalejira eta mozorro lehiaketa Diputaziotik abiatuta

16:00-16:30 Epaimahaiaren aurreko paserako izen-ematea

17:00 Kalejiraren hasiera Diputaziotik abiatuta. Ibilbidea: Diputazioa-Plaza Biribila (Epaimahaia)-Areatza

 

Bilboko Aratusteen baitan


17:15

Oinutsik erromeria

Areatza, Bilbo | Kontzertuak

Bilboko Aratusteen baitan.

Oinutsik erromeria Areatza

Bilboko Aratusteen baitan.


18:00

Betiko musika: 'Los Chimberos'

Otxarkoagako udaltegia, Otxarkoaga - Txurdinaga | Kontzertuak

Bilboko Udalak, urtarrilaren 29an, otsailaren 12an eta 26an, martxoaren 12an eta 26an eta apirilaren 9an (larunbatak), "Betiko Musika de siempre" musika-programaren beste edizio bat abian jarriko du Otxarkoaga auzoan. Kontzertuak Otxarkoagako Udaltegian izango dira eta bertan boleroak, Ebroko Erriberako abesti herrikoiak, habanerak edo otxoteak entzun ahal izango dira. ‘Betiko Musika de siempre’ programaren sarrera librea da eta emanaldiak 18:00etan hasiko dira. Otsailak 26, 18:00 18:00etan, larunbata. LOS CHIMBEROS. Haien errepertorioan bilbainadak, habanerak, zenbait eskualde eta naziotako folklorea eta, noski, euskal musika daude.

Betiko musika: 'Los Chimberos' Otxarkoagako udaltegia

Bilboko Udalak, urtarrilaren 29an, otsailaren 12an eta 26an, martxoaren 12an eta 26an eta apirilaren 9an (larunbatak), "Betiko Musika de siempre" musika-programaren beste edizio bat abian jarriko du Otxarkoaga auzoan. Kontzertuak Otxarkoagako Udaltegian izango dira eta bertan boleroak, Ebroko Erriberako abesti herrikoiak, habanerak edo otxoteak entzun ahal izango dira.

‘Betiko Musika de siempre’ programaren sarrera librea da eta emanaldiak 18:00etan hasiko dira.

Otsailak 26, 18:00 18:00etan, larunbata. LOS CHIMBEROS. Haien errepertorioan bilbainadak, habanerak, zenbait eskualde eta naziotako folklorea eta, noski, euskal musika daude.


19:00

Ez amour ezta toujours

Bilborock, Bilbo | Aurkezpena

Pasiera kritiko eta dibertigarri bat ezagutzen dituzula uste zenuen baina indarkeriaz eta patriarkatuz iruzur egin zizuten abestietan barrena. Kabaretaren, kontzertuaren eta kontzientzia feministaren arteko gurutzaketa batean, zeremonia-maistrak (Irantzu Varela) abesti batetik bestera gidatuko zaitu, letrak, historia eta marrazten diren emozioak garbira pasatuz. Umorea eta konplizitatea heteronorman atximur egitea nahi duten ikus-entzuleentzat. Zeremonia-maisua Irantzu Varela MúsikaCristina Lizarraga (ahotsa)Aranzazu Calleja (gitarra, ukelelea, koruak)Esther López Caballo (tronpeta)Actea Jiménez (perkusioa)Maite Arroitajauregi (celloa, sintetizadorea, koruak)

Ez amour ezta toujours Bilborock

Pasiera kritiko eta dibertigarri bat ezagutzen dituzula uste zenuen baina indarkeriaz eta patriarkatuz iruzur egin zizuten abestietan barrena. Kabaretaren, kontzertuaren eta kontzientzia feministaren arteko gurutzaketa batean, zeremonia-maistrak (Irantzu Varela) abesti batetik bestera gidatuko zaitu, letrak, historia eta marrazten diren emozioak garbira pasatuz. Umorea eta konplizitatea heteronorman atximur egitea nahi duten ikus-entzuleentzat.

Zeremonia-maisua Irantzu Varela

Músika
Cristina Lizarraga (ahotsa)
Aranzazu Calleja (gitarra, ukelelea, koruak)
Esther López Caballo (tronpeta)
Actea Jiménez (perkusioa)
Maite Arroitajauregi (celloa, sintetizadorea, koruak)


19:30

Lekittoko deabruak eta albokariak

Areatza, Bilbo | Jaiak

LEKITTOKO DEABRUAK, piroteknia eta albokariak. Ibilbidea Areatzatik Plaza Barriraino. Bilboko Aratusteen baitan.

Lekittoko deabruak eta albokariak Areatza

LEKITTOKO DEABRUAK, piroteknia eta albokariak. Ibilbidea Areatzatik Plaza Barriraino.

Bilboko Aratusteen baitan.


20:30

Mozorro lehiaketako sari banaketa

Plaza Barria, Bilbo | Jaiak

Bilboko Aratusteen baitan.

Mozorro lehiaketako sari banaketa Plaza Barria

Bilboko Aratusteen baitan.


21:30

'Bocabeats'

Plaza Barria, Bilbo

Umorezko ikuskizuna. Bilboko Aratusteen baitan.

'Bocabeats' Plaza Barria

Umorezko ikuskizuna.

Bilboko Aratusteen baitan.



10:00
20:30

Izaskun Araluzearen 'Clementina' erakusketa

Rekalde Aretoa, Abando - Indautxu

Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa. Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).

Izaskun Araluzearen 'Clementina' erakusketa Rekalde Aretoa

Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa.

Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).



12:00
19:30

Iñaki Imazen erakusketa

Aire Galeria, Bilbo | Erakusketa

Aire Galeriak Iñaki Imazen Alimentación, lencería, bazar erakusketa hartuko du otsailaren 12tik (larunbata) apirilaren 24ra arte. 12:00etan izango da inaugurazioa. San Mames zumarkaleko 11. zenbakian dagoen Zollo etxartean dago Aire Galeria, eta ordutegia honako hau da: asteartetik ostiralera, 17:00etatik 19:30era.

Iñaki Imazen erakusketa Aire Galeria

Aire Galeriak Iñaki Imazen Alimentación, lencería, bazar erakusketa hartuko du otsailaren 12tik (larunbata) apirilaren 24ra arte. 12:00etan izango da inaugurazioa.

San Mames zumarkaleko 11. zenbakian dagoen Zollo etxartean dago Aire Galeria, eta ordutegia honako hau da: asteartetik ostiralera, 17:00etatik 19:30era.



19:45
14:00

Ibon Landaren 'Trintxie' erakusketa

ANTI Liburudenda, Bilbo Zaharra

Ibon Landa artista gazteiztarraren Trintxie izenburudun erakusketa ikusgai izango da ANTI Liburudendan (Maiatzaren Biko kalean), otsailaren 23an hasi eta apirilaren 2ra arte. Inaugurazioa 19:45ean izango da. Jarraian, Landak erakusketaren harira osatutako testua: Paper folio bat zazpi aldiz baino gehiagotan tolestea ezinezkoa dela esan ohi da. Zazpi alditan tolesten probatu dut eta paper gogor bat lortu dut. Hainbat paper geruzaz osatutako elementu bat da orain. Arotzak egur betaren norabidea kontuan hartuz egiten du lan. Hau da, egurra geruzaz geruza osatutako elementua dela ulertzen du. Arotzak egurra tresna-kolpez lantzen du eta horretarako, trintxa, gubia eta zurmailua erabiltzen du. Paper tolestuan zein egurrean geruza metatuak daude eta honenbestez geruzak moztu baino perforatu egin behar dira.   Anti Liburudendaren ordutegia honako hau da: Astelehenetik ostiralera, goizez 10:30-14:00 eta arratsaldez 16:30-20:00 Larunbatetan, goizez bakarrik: 10:30-14:00      

Ibon Landaren 'Trintxie' erakusketa ANTI Liburudenda

Ibon Landa artista gazteiztarraren Trintxie izenburudun erakusketa ikusgai izango da ANTI Liburudendan (Maiatzaren Biko kalean), otsailaren 23an hasi eta apirilaren 2ra arte.

Inaugurazioa 19:45ean izango da.

Jarraian, Landak erakusketaren harira osatutako testua:

Paper folio bat zazpi aldiz baino gehiagotan tolestea ezinezkoa dela esan ohi da. Zazpi alditan tolesten probatu dut eta paper gogor bat lortu dut. Hainbat paper geruzaz osatutako elementu bat da orain.
Arotzak egur betaren norabidea kontuan hartuz egiten du lan. Hau da, egurra geruzaz geruza osatutako elementua dela ulertzen du. Arotzak egurra tresna-kolpez lantzen du eta horretarako, trintxa, gubia eta zurmailua erabiltzen du.
Paper tolestuan zein egurrean geruza metatuak daude eta honenbestez geruzak moztu baino perforatu egin behar dira.
 
Anti Liburudendaren ordutegia honako hau da:
  • Astelehenetik ostiralera, goizez 10:30-14:00 eta arratsaldez 16:30-20:00
  • Larunbatetan, goizez bakarrik: 10:30-14:00