Igandea, otsailak 27



18:30

Zuberoako maskarada

Plaza Barria, Bilbo | Dantza

GAZTEDI Dantza Taldea: “Zuberoako maskarada” Bilboko Aratusteen baitan.

Zuberoako maskarada Plaza Barria

GAZTEDI Dantza Taldea: “Zuberoako maskarada”

Bilboko Aratusteen baitan.



10:00
20:30

Izaskun Araluzearen 'Clementina' erakusketa

Rekalde Aretoa, Abando - Indautxu

Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa. Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).

Izaskun Araluzearen 'Clementina' erakusketa Rekalde Aretoa

Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa.

Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).



12:00
19:30

Iñaki Imazen erakusketa

Aire Galeria, Bilbo | Erakusketa

Aire Galeriak Iñaki Imazen Alimentación, lencería, bazar erakusketa hartuko du otsailaren 12tik (larunbata) apirilaren 24ra arte. 12:00etan izango da inaugurazioa. San Mames zumarkaleko 11. zenbakian dagoen Zollo etxartean dago Aire Galeria, eta ordutegia honako hau da: asteartetik ostiralera, 17:00etatik 19:30era.

Iñaki Imazen erakusketa Aire Galeria

Aire Galeriak Iñaki Imazen Alimentación, lencería, bazar erakusketa hartuko du otsailaren 12tik (larunbata) apirilaren 24ra arte. 12:00etan izango da inaugurazioa.

San Mames zumarkaleko 11. zenbakian dagoen Zollo etxartean dago Aire Galeria, eta ordutegia honako hau da: asteartetik ostiralera, 17:00etatik 19:30era.



19:45
14:00

Ibon Landaren 'Trintxie' erakusketa

ANTI Liburudenda, Bilbo Zaharra

Ibon Landa artista gazteiztarraren Trintxie izenburudun erakusketa ikusgai izango da ANTI Liburudendan (Maiatzaren Biko kalean), otsailaren 23an hasi eta apirilaren 2ra arte. Inaugurazioa 19:45ean izango da. Jarraian, Landak erakusketaren harira osatutako testua: Paper folio bat zazpi aldiz baino gehiagotan tolestea ezinezkoa dela esan ohi da. Zazpi alditan tolesten probatu dut eta paper gogor bat lortu dut. Hainbat paper geruzaz osatutako elementu bat da orain. Arotzak egur betaren norabidea kontuan hartuz egiten du lan. Hau da, egurra geruzaz geruza osatutako elementua dela ulertzen du. Arotzak egurra tresna-kolpez lantzen du eta horretarako, trintxa, gubia eta zurmailua erabiltzen du. Paper tolestuan zein egurrean geruza metatuak daude eta honenbestez geruzak moztu baino perforatu egin behar dira.   Anti Liburudendaren ordutegia honako hau da: Astelehenetik ostiralera, goizez 10:30-14:00 eta arratsaldez 16:30-20:00 Larunbatetan, goizez bakarrik: 10:30-14:00      

Ibon Landaren 'Trintxie' erakusketa ANTI Liburudenda

Ibon Landa artista gazteiztarraren Trintxie izenburudun erakusketa ikusgai izango da ANTI Liburudendan (Maiatzaren Biko kalean), otsailaren 23an hasi eta apirilaren 2ra arte.

Inaugurazioa 19:45ean izango da.

Jarraian, Landak erakusketaren harira osatutako testua:

Paper folio bat zazpi aldiz baino gehiagotan tolestea ezinezkoa dela esan ohi da. Zazpi alditan tolesten probatu dut eta paper gogor bat lortu dut. Hainbat paper geruzaz osatutako elementu bat da orain.
Arotzak egur betaren norabidea kontuan hartuz egiten du lan. Hau da, egurra geruzaz geruza osatutako elementua dela ulertzen du. Arotzak egurra tresna-kolpez lantzen du eta horretarako, trintxa, gubia eta zurmailua erabiltzen du.
Paper tolestuan zein egurrean geruza metatuak daude eta honenbestez geruzak moztu baino perforatu egin behar dira.
 
Anti Liburudendaren ordutegia honako hau da:
  • Astelehenetik ostiralera, goizez 10:30-14:00 eta arratsaldez 16:30-20:00
  • Larunbatetan, goizez bakarrik: 10:30-14:00