GABRIEL ARESTIREN AURPEGI ANITZAK: Gabriel Arestiren antzerkia hitzaldia eskainiko du Karlos del Olmok ekainaren 5ean 18:30ean Foru Liburutegian.
Amaierako entzunaldi modura, COMBOS MUZZIK taldeak kontzertua eskainiko du ekainaren 5ean arratsaldeko 18:30ean Azkena Aretoan. Ekarpena: 4€
Juan Cruz Ruiz, Secreto y pasión de la literatura liburuaren egilea eta David Uclés, La península de las casas vacias liburuaren egilea, egongo dira ekainaren 5an 19:00etan Bidebarrieta Kulturgunean.
KASKEZUR eta BIRKIT taldeek kontzertua eskainiko dute ekainaren 5ean 21:30ean Kafe Antzokian. *18 urtetik beherakoak gurasoek edo tutore legalak lagunduta sartu ahal dira. Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira. Sarrerak: 10€
Espainiako Neuropsikiatria-Osasun Mentaleko Profesionalen Elkartearen (AEN-PSM) XXIX. Biltzar Nazionala ospatuko dute ekainaren 5etik 7ra EHUko Bizkaia Aretoan. Inaugurazio-solasaldian, AENren 100 urteak aztertuko dituzte, zuzendaritza batzordeetako emakumeen begiradatik.
Ekainaren 5 eta 6an Bilboko Arrupe Etxean egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak. Ongi etorri euskararen mundura. II. Harrera jardunaldiak izena izango dute, eta bi helburu: hizkuntza harrerari buruzko ezagutza ekoiztea, eta, ezagutza horretatik abiatuta, harrera protokolo egokiak diseinatzea erakunde eta eragileen aldetik esku-hartze egokiak bideratzeko. Jardunaldiak doakoak izango dira, eta beharrezkoa da izena ematea webgunean, ekainaren 2ra arte. Arduradun politikoei, euskara eta migrazio teknikariei, hezitzaileei eta gizarte mugimenduetako kideei zuzenduta daude.
2025eko Bilboko Liburu Azoka maiatzaren 30etik ekainaren 8ra egingo da Areatzan.Euskadiko Liburu Ganberak antolatuta, Bilboko Udalaren laguntzarekin, 55. edizioa izango da aurtengoa. Egitarau zabala eta anitza izango du, eta ospe handiko autoreek parte hartuko dute.
Aurten, 🟠 ATXURIKO JAIAK 2025🎉, ekainaren 5etik 8ra ospatuko dituzte Kontzertuie dagokionez, ostegunean, Enkarnazio plazan, Atxuriko 2. Txoko Flamenkoan, Donostiako Katak taldea egongo da. Ostiralean, reggaea, rapa eta duba bezalako musika estiloak egiten dituen Ziztada & Rlantz bikote bilbotarra izango dugu. Eta gero Quitapenas Colectiva-ren pintxada izango dugu. Larunbata Orlis Pineda kantautore kubatarrak Enkarnazio kalean egingo duen emanaldiarekin hasiko dugu. Geroago, Enkarnazio plazan, Zea Mays taldeko Aiora eta Pitik kontzertu akustikoa emango dute. Beraiek eta gero, Adur bikote bilbotarrak rave-punk emanaldia eskainiko du. Gaua amaitzeko, Euskal Rockmeria hirukote bilbotarrak euskal rock erradikala dalakoaren bertsioak joko ditu.
ALTAMIRAKO JAIAK 2025 ospatuko diztute maiatzaren 30etik ekainaren 7ra
Bilboko Orkestra Sinfonikoa: La Heroica y Zimmermann kontzertua egongo da ekainaren 5-6 egunetan 19:30ean Euskalduna Jauregian.