Kaixo Konpartsak ZURBARANBARRIKO AUZO EGUNA antolatu du ekainaren 21ean 12.00etatik aurrera🌟 Egun epikoa prestatu dute: musika, barre eta auzoko jendearen ondoan! 🎉🫶🔸 Adin guztietako ekintzak🔸 Musika, janaria eta giro ona🔸 Elkarrekin ospatzeko egunaEz huts egin, Auzo Eguna urteko egunik onena izango da! 🔥
Datorren larunbatean, ekainaren 21ean, Deustuko Erribera eta Zorrotzaurre auzoak jai, tradizio eta zaporez beteko dira Txitxardin Egunaren lehenengo edizioaren ospakizunarekin, YOLANDA GONZALEZ PLAZAN. TXITXARDIN JAI BATZORDEAk antolatu du Txitxardin Eguna, auzoaren historia anitza omentzeko. Angulen arrantza jarduera enblematikoa izan zen hainbat hamarkadatan inguru honetan eta gaur egun historia hori biziberritzen du TXITXARDIN, auzoko jaietako maskota ofizial bihurtu den angula jatorra eta festa honetan protagonista izango dena. Jai egun horretan, gulen errazioak banatuko dira bertaratzen diren guztien artean. Egun horretako egitarauan adin guztietarako musika eta jarduerak izango dira, eta auzotarren arteko elkarbizitzarako aukera (eta espazio) bat ere eskainiko da. Txitxardin Egunaren lehen edizio honen deialdiarekin komunitatearen espiritua berreskuratu nahi da eta eraldatzen ari den auzo baten nortasun kulturalari balioa eman nahi zaio.
KALAMIAK, IRAKA eta PARE: 🚨🚨🚨 Adi!!! Larunbat honetan, deialdi garrantzitsua dugu Bilbon, gure kaleetan feminismoaren izenean hedatzen ari diren gorroto diskurtsoei aurre egiteko. Ez dugu onartzen gure izenean inolako erasorik ematea eta aurrean izango gaituzue! Transfobiaren aurrean borroka feminista eta antifaxista!!!📆 Ekainaren 21ean🕛12:00etatik aurrera📍Plaza Biribila, 2
BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA EKAINAK 21 - 13:00 IRALA Gorka Zabaleta Agirre, Idoia Kareaga Gómez, Sabin Bikandi Belandia, Asier García Artetxe, Peio Irigoien Boda
🗓️ EKAINAK 21, LARUNBATA🕢 16:30-21:00
DAB Dantza Konpainia - Nun zira EKAINAK 21 LARUNBATA- 19:00MIRIBILLA (GERNIKAKO LORATEGIAK 12 PLAZA) Jatorria: NavarraIraupena: 25' Nun zira? lanak gizaki izateaz, partekatzeaz, existentziak zer esan nahi duen baloratzeaz eta maite ditugun pertsonekin bizitzeaz hitz egiten digu. Ikuslea gerra-testuinguru batean jarrita, interpreteen binomioak, koruaz lagunduta, bidaia bat abiatuko du, barru-barrutik giza biziraupenaren aldeko borrokaren alde basatieneraino, non motorra elkarrekiko maitasuna izango den.
ANTZERKI AMATEURRAREN JAIALDIA LA RISA, INSTRUCCIONES DE USO antzezlana egongo da ekainaren 21ean 19:30ean Pabellon 6en.
IXA - Ollos cara adentro (Barruranzko begiradak) EKAINAK 21 LARUNBATA- 19:30MIRIBILLA (GERNIKAKO LORATEGIAK 12 PLAZA) Jatorria: Euskadi-GaliciaIraupena: 25' "Amets egiten duena ase da amesten duenarekin. Posibilitatearen inguruko kezka itogarriak desagertu egiten dira. Hil ezazu, egin hegan azkarrago, maite ezazu nahi duzunean" (André Bretón, 1924). Onirismoa abiapuntu, asmoa da ametsaren ikuskera surrealista aztertzea, alegia, logikaren mugak eta are gustuaren konbentzioak apurtzen diren lekua, eta pertsona bakoitzaren barruko eta kanpoko munduaren artean ate bat irekitzea.
Ertza - Otempodiz? EKAINAK 21 LARUNBATA - 19:45MIRIBILLA (GERNIKAKO LORATEGIAK 12 PLAZA) Jatorria: Euskadi-MozambiqueIraupena: 25' ZUEK ERLOJUA DUZUE, GUK DENBORA DAUKAGU Esan ohi da mendebaldean denbora zenbatu, neurtu, erosi, saldu, planifikatu, antolatu egiten dela; ondasun objektiboa da, gizakiarengandik aparte dago eta gauzak egiteko erabiltzen dugu, baina gehienetan falta izaten dugu. Afrikan, ordea, denbora bizi, eduki, egin egiten dute; gizakiaren berezko ondasun subjektiboa da, esanahia du eta ia inoiz ez da falta. Munduko leku jakin batean jaiotzeak ezinbestean markatzen du gure denbora-nozioa, eta, ezer aldaezina ez bada ere, nekez aldatuko dugu gureganatu genuen lehen nozio hura. Denbora modu askotan bizi daiteke, baita haren esklabo izanda ere; baina ezin da ukatu, eta horrek munduko edozein txokotan balio du, dantzak boterea ematen digula denbora erabateko orainaldian bizitzeko, dantzaren jatorria, generoa edo baldintza edozein dela ere.
Ekainaren 20, 21, 22 eta 23an Uzturre plazan batuko dira Matiko eta Uribarriko San Juan feste ospatzeko!Sua, dantza plaza, umeentzako tailerrak, bazkaria, belaunaldien arteko DJak, kontzertuak...
Edizio honek sei dantza-konpainiaren proposamenak hurbilduko ditu Gernikako Lorategien plazara ekainaren 20an eta 21ean.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |