Bidebarrieta Kulturguneak Bidebarrieta Zientifikoa 2025 hitzaldi-zikloaren topaketa berri bat hartuko du urriaren 29an, asteazkena. Medikuntza Prebentiboan eta Osasun Publikoan doktore eta EHUko irakasle den Ana Rodriguez Larradek "Zaintzaileen ongizatea, gizartearen ongizatea" hitzaldia eskainiko du. Solasaldia 19:00etan hasiko da
Irati Majuelok HIRIA GURE OINETAN liburuaren aurkezpena egingo du urriaren 29an 19:00etan Zirika! Herri Gunean. Espazioaren irakurketa feministak liburua mintzagai, solaskide izango du Itsaso Larramendi, hirigintza feministan aditua.
Udal programa urriaren 2an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian eskaini den Companyia del BAC-en Lear: entre la vida y la muerte lanarekin, eta abenduaren 18an agurtuko da Errekaldeko Udaltegian, Itxartu Antzerki Taldearen El zoo de las plumas antzezlanarekin.
Jaialdiak bere 30. urteurrena ospatzeko hainbat jardiera antolatu ditu: proiekzioak, tailerrak, mahai-inguruak… Urriaren 27an, jaialdiari hasiera emango zaio inaugurazio-galarekin, BBK Aretoan.
Urtero Bogotan eta Bilbon egiten den BIME Jaialdia aurten urriaren 28tik 31ra izango da. Bi agertoki zabal ere egon dira Uribitarte pasealekuan eta aldi berean, urriaren 29an, BIME Pro ekimenak herritarrei irekitako bi jarduera izango ditu Euskalduna Jauregian.