"GUZTION ONERAKO MATEMATIKA: HONDAMENDIEN KUDEAKETA" Emakumeek zientzia egiten dute zikloaren lehenengo hitzaldia eskainiko du Begoña Vitoriano Matematikako (Ikerketa operatiboa) UCMeko irakasleak azaroaren 6an, 19:00etan Bidebarrieta Kulturgunean. Hondamendien kudeaketa eta logistika humanitarioa matematikatik landu daitezkeen eta landu behar diren kontzeptuak dira, hondamendien aurreko erantzuna optimizatzeko eta horien kausak prebenitzeko ezinbesteko tresna baita. Izan ere, matematikak informazioa kudeatzeko eta erabakiak hartzeko balio dezake, mehatxuei aurrea hartzeko eta mehatxuak arintzeko, bai eta ahalik eta erantzun onena prestatzeko ere. Matematikaren bidez, datuak aztertu eta horietatik informazioa atera daiteke, baita erabaki informatuak hartzeko laguntza-ereduak garatu ere.
Galder taldeak kontzertua eskainiko du ESC disko berria aurkezten azaroaren 6an 20:15ean Kutxa Beltzan.
Joel Sarakulak kontzertua eskainiko du azaroaren 6an 21:00etan Azkena Aretoan.
NEW MODEL ARMY taldeak kontzertua eskainiko du azaroaren 6an 21:30ean Santana27 Aretoan (Gold Sala).
Seriesland – Bilbao International Digital Festivalaren XI. edizioa azaroaren 6an, 7an eta 8an izango da. Bilborockek, eta Golem Zinemek eta Guggenheim Museoak batuko dituzte 20 herrialde eta bost kontinente baino gehiagoko ekoizpenak.
Udal programa urriaren 2an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian eskaini den Companyia del BAC-en Lear: entre la vida y la muerte lanarekin, eta abenduaren 18an agurtuko da Errekaldeko Udaltegian, Itxartu Antzerki Taldearen El zoo de las plumas antzezlanarekin.
Bilboko Orkestra Sinfonikoa: LENINGRADO POR VASILY PETRENKO kontzertua egongo da azaroaren 6an eta 7an 19:30ean Euskalduna Jauregian. Xostakovitxen ‘Leningrado’ deritzon 7. sinfonia, XX. mendeko partiturarik garrantzitsuenetakoa izateaz gain, obrak totalitarismoen aurkako erresistentziaren ikurtzat dirau gaur egun. Sasoia zenean, propagandako helburuz erabili zen humanista baten salaketan oinarritzen da, baina horren ikuspegia askoz harago doa, musikagileak Volkov kazetariari adierazitako Testigantzan agerian geratu zen bezala. Vasily Petrenko ospetsuaren batutak gidatutako ikuskizun aparta da, Ukrainaren inbasioan izan den zoritxar morala salatzeaz gain.
MURO DE PIEDRA antzezlana egongo da azaroaren 6tik 23ra, ostegunetik igandera, Pabellon 6en. Antzezlana oroitzapen baten historia da. “Pasaje Begoña”, Torremolinoseko kalezulo txiki batetako oroitzapen ahaztua. Errepresio frankistan askatasunean bizi zitekeen kokalekua. Muntaia kolektibo honek gogoeta bat ere planteatzen du: Nork du jabetza handiagoa istorio batetan, hura bizi duenak ala kontatzen duenak?Eta gaur egungo joera erreakzionarioen gorakada salatzen saiatzen da, LGTBIAQ+ kolektiboaren aurrean.