IMAGINAUTAK: sormen-buruen topaketa, ideiak, inspirazioa eta ikuspegi artistikoa mugarik gabe partekatzeko gunea. ✨🧠📅 Azaroak 10⏰ 18:00📍 Bilborock
Mujeres de Colores elkarteak antolatuta, azaroaren 10ean, 18:00etan, La Sinsorgan, neurozientzien arloan emakumeek egindako ekarpenak ikertu, aitortu eta ikusgarri egiteko jardunaldi bat egingo da. Historian zehar, funtsezkoak izan dira nerbio-sistema ulertzeko eta neurobiologian, plastikotasun sinaptikoan eta neuropsikologian aurrerapenak garatzeko. Hala ere, askotan ikusezin bihurtu dira. Jardunaldi honetan Zeinu Hizkuntzan interpretatutako bideo bat eta zientzian izan duten papera berreskuratu eta balioan jartzen duen gida aurkeztuko dira. Historian zehar, ikertzaileek ezinbesteko ekarpenak egin dituzte nerbio-sistema, plastikotasun sinaptikoaren mekanismoak, neurobiologia eta neuropsikologia hobeto ulertzeko. Hala ere, haien lorpenak sarritan ezkutuan geratu dira kontakizun zientifiko nagusian. Jardunaldian honako hauek aurkeztuko dira: — Euskaraz eta gaztelaniaz sortutako gida bat— Espainiako Zeinu Hizkuntzan (LSE) eskuragarri dagoen bideo bat Ekimen honek agerian uzten du aniztasunaren aldeko konpromisoa, memoria zientifikoaren berreskuratzea eta emakumeen ahalduntzea zientzian.
Bilboko Orkestra Sinfonikoa: HARI LAUKOTEAren kontzertua egongo da azaroaren 10ean 19:30ean Euskalduna Jauregian.
🍅🌮🥇 Bueltan da Pintxo Begano Lehiaketa Zazpi Kaleetan! Azaroaren 7tik 16ra, gozatu lehiaketaren bosgarren edizioaz, aurten 20 taberna parte-hartzailekin, marka berria ezarriz.Zazpi kaleetan arrakasta handiena duten gastronomia-topaketetako bat bihurtu da, eta argi dago: sukaldaritza veggie-ak ere gure barrak konkistatu ditu. 💚
Udal programa urriaren 2an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian eskaini den Companyia del BAC-en Lear: entre la vida y la muerte lanarekin, eta abenduaren 18an agurtuko da Errekaldeko Udaltegian, Itxartu Antzerki Taldearen El zoo de las plumas antzezlanarekin.
Gorka Urbizuk kontzertua eskainiko du azaroaren 10ean eta 11n 20:30ean Kafe Antzokian.