EKINTZA POLITIKOKO EZINEGONAK ERALDATZEA izeneko tailerra egongo da azaroaren 11n 18:30ean Ekonopolon.
Qué quedará de nosotros liburuaren aurkezpena egongo da azaroaren 11n 19:00etan Bidebarrieta Kulturgunean. Eduardo Sacheri (autorea) hizketan arituko da César Coca kazetariarekin.
Numantia; sangre y fuego liburuaren aurkezpena eta sinaketa egingo du Santiago díaz Morlán idazleak azaroaren 11n 19:00etan Fnacen.
Albaniako atxilotze zentroen aurkako nazioarteko ekintza Ongi Etorri Errefuxiatuak antolatua, Yoladan eta Dahianak hitzaldia eskainiko dute azaroaren 11n, 19:00etan, Mariaren Bihotza plazako lokal berrian, Sanfranen.
🍅🌮🥇 Bueltan da Pintxo Begano Lehiaketa Zazpi Kaleetan! Azaroaren 7tik 16ra, gozatu lehiaketaren bosgarren edizioaz, aurten 20 taberna parte-hartzailekin, marka berria ezarriz.Zazpi kaleetan arrakasta handiena duten gastronomia-topaketetako bat bihurtu da, eta argi dago: sukaldaritza veggie-ak ere gure barrak konkistatu ditu. 💚
Udal programa urriaren 2an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian eskaini den Companyia del BAC-en Lear: entre la vida y la muerte lanarekin, eta abenduaren 18an agurtuko da Errekaldeko Udaltegian, Itxartu Antzerki Taldearen El zoo de las plumas antzezlanarekin.
Gorka Urbizuk kontzertua eskainiko du azaroaren 10ean eta 11n 20:30ean Kafe Antzokian.