Ekitaldia 11:00etan hasiko da Muren Aretxabaletako campusean. 9. edizio honek urteko azalik, edukirik eta ikus-entzunezkorik onenari dagozkion sariak banatuko ditu, bederatzi finalisten artean.
Udal programa urriaren 2an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian eskaini den Companyia del BAC-en Lear: entre la vida y la muerte lanarekin, eta abenduaren 18an agurtuko da Errekaldeko Udaltegian, Itxartu Antzerki Taldearen El zoo de las plumas antzezlanarekin.
MURO DE PIEDRA antzezlana egongo da azaroaren 6tik 23ra, ostegunetik igandera, Pabellon 6en. Antzezlana oroitzapen baten historia da. “Pasaje Begoña”, Torremolinoseko kalezulo txiki batetako oroitzapen ahaztua. Errepresio frankistan askatasunean bizi zitekeen kokalekua. Muntaia kolektibo honek gogoeta bat ere planteatzen du: Nork du jabetza handiagoa istorio batetan, hura bizi duenak ala kontatzen duenak?Eta gaur egungo joera erreakzionarioen gorakada salatzen saiatzen da, LGTBIAQ+ kolektiboaren aurrean.