Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak mobilizatzeko deia egin die euskal herritar guztiei Eskola Publikoaren alde azaldu daitezen azaroaren 29an, arratsaldeko 17:30ean. ESKOLA SEGREGAZIOAREN KONTRA, ESKOLA PUBLIKOA DA BIDEA
Azaroaren 29an, SALBATZAILE DANTZA TALDEAk erromeria eskainiko du Santiago Plazan, arratsaldeko 20:00etan.
Ezker paretako modalitate guztietan arituko dira mundu osoko pilotariak Bilbo eta Barakaldoko pilotalekuetan. Euskal Selekzioak protagonista izateko beste aukera eder bat izango du.
Udal programa urriaren 2an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian eskaini den Companyia del BAC-en Lear: entre la vida y la muerte lanarekin, eta abenduaren 18an agurtuko da Errekaldeko Udaltegian, Itxartu Antzerki Taldearen El zoo de las plumas antzezlanarekin.