Estibaliz Sádaba Murguia artistak "RUINAS (cuaderno de notas experimental)", proiekturako hurbilketa proposatzen du talde-irakurketa baten bidez azaroaren 3an, 12:00etan eta 19:00etan, Alondigako Bastida Aretoan.
PANPOTX KULTUR ELKARTEA Arin arin erbiaren abenturak antzezlana egongo da abenduaren 3an, 18:00etan, CASTAÑOS Udaltegian. Arin arin erbia mendian bizi da. Etxea zulo batean du eta oso ilun dago beti. Gurasoekin bizi da baina etxean aspertzen denez… mundua ezagutzera irtetea erabakitzen du.
ALDAKETA GLOBALA ETA GAIXOTASUNEN BEKTOREAK: ELTXOAK ETA AKAINAK Euskara eta zientziak hitzaldi zikloaren laugarren saioa eskainiko du Aitor Cevidanesek abenduaren 3an 18:30ean Foru Liburutegian.
Ligako 19. jardunaldia: Athleticek Real Madrid taldearen aurka jokatuko du abenduaren 3an 19:00etan, San Mamesen.
Erdalduntze makina gelditu! lelopean antolatu du manifestazioa GUKAk, Bilboko euskaltzaleen plaza askeak, datorren abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Bilbon euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko. Arratsaldeko 19:00etan izango da plaza Eliptikotik abiatuko den manifestazioa. Maialen Gago GUKAko kideak xehetasunak eskaini dizkigu.
JOSE CRUZ GURRUTXAGA & KAITTIN ALLENDE Stand Ieup komedy bakarrizketa egongo da abenduaren 3an, 19:00etan, Levante plazan. Denok ezagutzen dugu zer den “stand up comedy” deritzoten hori, baina oso gutxitan aurkeztu da horrelako formatu batean eta euskaraz. Proposamen berri, sakona, ondo baino hobeto trebatu diren bi bakarlari hauekin, beti barre eragiteko prest daudenak.
Udal programa urriaren 2an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian eskaini den Companyia del BAC-en Lear: entre la vida y la muerte lanarekin, eta abenduaren 18an agurtuko da Errekaldeko Udaltegian, Itxartu Antzerki Taldearen El zoo de las plumas antzezlanarekin.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |