"Mañana Matarán a Daniel" liburuaren aurkezpena egongo da abenduaren 4an 19:00etan Bidebarrieta Kulturgunean. AROA MORENO solasean arituko da CÉSAR COCA kazetariarekin.
Haatik konpainiak "OTS" aurkeztuko du abenduaren 4an, 19:00etan, Alondigako Auditorioan. Euskal Herriko lehen disko-etxea izan zen HERRI GOGOAren kultura-mugimendu abangoardista berrinterpretatzen duen lana da.
Miguel del Arco LA PATÉTICA antzezlana egongo da abenduaren 4an 19:30ean Arriaga Antzokian. Arthur Schnitzlerren Morir nobelan libre eta lausoki inspiratutako obra.
Uribarri-Kastañoseko Kontsumo arduratsuko taldearen aurkezpena egongo da abenduaren 4an, 19:30ean, Xirimiri espazioan.
AA AITA bakarrizketa egongo da abenduaren 4an 20:00etan Campos Eliseos antzokian. Plazaolak bere lehen semea jaio eta hiru egunetara estreinatu zuen Tu-Tum; Platz! ikuskizuna; aitatasun bajari muzin eginda, pentsa. Azken finean bizitza horretarako da, ezta? Bakoitzak berea nahi duen modura izorratzeko. Bi urteko bira arrakastatsuaren ondoren apur bat gora etorrita eta aitatasun “Alta”-n jarraitzen duela probestuz AA Aita sortu du orain Euskal Herriko ikuslegoaren gozemenerako eta komediaren mesedetarako. Edo hori uste du berak. #esanbeharnuen Bi urte hauetan aitatasunak eman dion dena publikoarekin elkarbanatu nahi izan du Plazaolak lan berri honetan (Bai; ezin izan diogu burutik kendu). Esperientzia onak elkarbanatu eta funtsezkoena: Oinazea monetizatu. Aitatasuna ardatz eta aitzaki izango da baita ere patetismo eta ergelkeria propioaz aritzeko eta noski; gainontzekoen patetismo eta ergelkerian sakontzeko batez ere. Egun guztian esertzeko denborarik ez duela uneoro errepikatzen badu ere, zuen aurrean zutik arituko da. Komedia. Parre egiteko. Bueno eta publikoak etxera hausnarketa txik… Ez; benetan. Parre egiteko.
Sara Zozayak “attä” diskoaren aurkezpena eskainiko du abenduaren 4an, 20:15ean, Kutxa Beltzan. Mahl Kobat taldeak ere kontzertua eskainiko du.
Udal programa urriaren 2an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian eskaini den Companyia del BAC-en Lear: entre la vida y la muerte lanarekin, eta abenduaren 18an agurtuko da Errekaldeko Udaltegian, Itxartu Antzerki Taldearen El zoo de las plumas antzezlanarekin.
Bilboko Orkestra Sinfonikoa: MOZART Y LO ANCESTRAL kontzertua egongo da abenduaren 4an eta 5ean 19:30ean Euskalduna Jauregian. Gabriel Erkorekaren lanik onenetakoa dugu Zuhaitz, obra horren hizkuntzaren modernotasuna usadioekin, naturarekin eta antzinakoarekin uztartu zuela; horretarako, Kalakan taldeko musikarien behar-beharrezko laguntza izan zuen. Mozartek tarte zoriontsu batez gozatu zuen Linzeko egonaldi laburrean, eta sinfoniarik liluragarrienetako bat eskaini zion hiriari. Bestalde, Ravelen musikak eta musikariaren haurtzaroko oroitzapenek osatzen dute programaren edertasun barea.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |