Jon Maiak “Euskarara barne eta kanpo bidaia. Bizitza bat” hitzaldia eskainiko du abenduaren 10ean, 11:30ean eta 16:30ean, Kafe Antzokian.
Abenduaren 10ean hasiko da Ekonopolon 𝐌𝐚𝐫𝐞𝐚 𝐁𝐢𝐳𝐢. 𝐒𝐨𝐢𝐧𝐮 𝐣𝐚𝐢𝐚𝐥𝐝𝐢𝐚. REAS Euskadirekin lankidetzan eta Andrea Momoitioren laguntzaz, istorio feministak podcast formatuan pentsatzen, ikertzen eta kontatzen ikasiko dugu 𝐭𝐚𝐢𝐥𝐞𝐫 honetan.
Pepa eta kutxo pailazokeriak XILIPURDI ANTZERKIA egongo da abenduaren 10an, 18:00etan, Castaños Udaltegian. Klown ikuskizuna da eta bertan elementu asko nahasten dira: pailazo klasikoen jokuak, mimo, partaidetasun antzerkia, objektuen antzerkia, absurdoaren antzerkia…
Bidebarrieta Kulturgunean Bidebarrieta Zientifikoa 2025 hitzaldi-zikloaren beste topaketa bat egingo da abenduaren 10ean, asteazkena, Bidebarrieta Liburutegiak eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatuta. Topaketa 19:00etan hasiko da, eta Gaskon Ibarretxe biologoak, EHUko Biologia Zelularra eta Histologia Saileko irakasleak, “Garun-plastikotasuneko mekanismoak” hitzaldi-solasaldia eskainiko du. Horrela, garunaren plastikotasunean esku hartzen duten prozesuen funtzionamendua jorratuko du; adibidez, neurogenesia. Halaber, hartutako kalte zerebrala (HKZ) duten hainbat pazienterengan ikusitako hobekuntzaren atzean prozesu horien errefortzua dagoela azalduko du; izan ere, garun-funtzioa nabarmen errekuperatu dute, gertakari traumatikoak jasan ondoren.
Abenduak 10 asteazkena 19:00KAFE FILOSOFIKOAGaia: Zer da jenialtasuna?Gidaria: Oihane Biain. Aurkezlea: Irene LafuenteAgora Filosofia elkarteaSarrera librea
🎭✨JASO DEZAGUN AHOTSA GENERO-INDARKERIAREN AURKA. ISILTASUNAK ERE MIN EMATEN DU ✨🎭 Opera eta gizarte eraldaketa uztartzen dituen jardunaldia Ahots Errebeldeak: Amore Ilusorio taldearen Tragedia lanarekin.Emanaldiaren ondoren, hitzaldi-solasaldi batean parte hartuko du CENDIPPko (Peru) gure kideekin, eta arteak aldaketarako eta ikusarazteko tresna gisa duen botereari buruz hausnartuko du.📅Abenduak 10⏰19:00📍Bilborock🎟Sarrera doan
Jone Gartziak Katakrak argitaletxearekin itzulitako "Errusiako gutunak" liburuaren aurkezpena egingo du, Pablo Oliveros eta Hedoi Etxarterekin abenduaren 10ean, 19:00etan, Zirika! Herri Gunean. Vera Zasulitx eta Karl Marx ere inguruan ibiliko dira...
"Hombrigos con h» antzezlana eskainiko du Kuluxka Antzerkiak abenduaren 10ean, 19:00etan, Hika Ateneon. Miguel Lorenteren Autopsia al Machismo liburuan oinarrituta, 3025. urtera joango gara, antzerkian dena baita posible. Berdintasuna dagoeneko lortu duten gizarte berri bat aurrera egiten ari da! Ez dago generorik, baina sexuak egon, badaude, baita konpondu beharreko arazoak ere… Antzearen Komedia estiloko satira da hau, eta ikus-entzuleek ondorengo foro batean eztabaidatu ahal izango dituzten zalantzak planteatuko ditu.
Kontzentrazioa deitu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak abenduaren 10ean, 19:00etan, Enkarnazio plazan: Etxerik gabeko etorkinen aurkako erasoak ez!
Itzal(iko) bagina - Janire Arrizabalaga, Izaro Bilbao eta Araitz Katarain LOKATZ LOREAK SORMEN TALDEAk antzerkia eta bertsolaritza eskainiko ditu abenduaren 10an, 19:00etan, Deustuko Udaltegian. Bertsoa oinarritzat duen antzerki ikuskizuna. Bere trama izaerak hiru pertsona(i) bertso munduko zein haien barne munduko bakardadetik kolektibora eramango ditu. Barruan dituzten itzalen eta kanpoko errealitatearen linboan elkar ikusten ikasiko dute.
Paloma Calle que se calle PALOMA CALLEk bakarrizketa komikoa eskainiko du abenduaren 10an, 19:00etan, Errekalde Udaltegian. Paloma Calle que se calle bakarrizketa komikoak Palomaren bizitza erakusten du. Paloma feminista, lesbiana, ama eta neurodibergentea da, eta hamarkadetan sorkuntza esperimentalean jardun ondoren, hori uzteko eta komediaren erregina bihurtzeko garaia dela erabaki du, bere ustez, gauza batzuk modu batera baino ezin baitira kontatu, eta gauza horien historia horrela baino ezin baita kontatu. Umore zorrotza eta altzairua moztu lezakeen sarkasmoa ezaugarri, Palomak amatasunari, sexu-indarkeriari eta jatorrizko familiari buruzko gizarte-espektatibak eraisten ditu, eta, aldi berean, erabiltzen duen hitz bakoitzarekin, patriarkatua desafiatzen ausartzen da.
Omenaldia Gabriel Arestiri ABENDUA ARESTIZ kontzertua egongo da abenduaren 10ean 19:30ean Arriaga Antzokian. Euskal literaturan ezinbesteko erreferentea izan denaren heriotzaren 50. urteurrena oroitzeko kontzertua.
Champions League-eko 6. Jardunaldia: Athleticek Paris St-German taldearen aurka jokatuko du abenduaren 10ean, 21:00etan, San Mamesen.
Udal programa urriaren 2an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian eskaini den Companyia del BAC-en Lear: entre la vida y la muerte lanarekin, eta abenduaren 18an agurtuko da Errekaldeko Udaltegian, Itxartu Antzerki Taldearen El zoo de las plumas antzezlanarekin.
Mendi Filmen aurtengo berrikuntza nagusietako bat egoitza bakarrarena da: Euskalduna Bilbaon egingo dira emanaldi eta jarduera guztiak abenduaren 5etik 14ra. 24.800 euro banatuko ditu Mendi Film palmaresak, 12 saritan banatuta.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |