2019/02/19 19:30 - 21:30

Bertso Saioa

Bertso Errondaren laugarren saioa

Bertso Errondaren laugarren saioa
Bira taberna, Alde Zaharra

Hirugarrenez antolatu dute Bertso Erronda lehiaketa Alde Zaharrean. Guztira 24 bertsolarik hartuko dute parte lau kanporaketatan banatuta. Saioak asteartero izango dira, gaurtik hasita, 19:30ean. Finala otsailaren 28an ospatuko dute Zazpikatu gaztetxean.

Laugarren kanporaketa Bira tabernan izango da. Ander Ucelay, Garazi Navarro, Aitor Zelaieta, Lurdes Ondaro, Iraitz Mateo eta Aritz Landeta izango dira lehiatuko diren bertsolariak.