Bidebarrietak 'El Refugio de los Canallas' Juan Basen azken eleberriaren aurkezpena hartuko du

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Bidebarrietak 'El Refugio de los Canallas' Juan Basen azken eleberriaren aurkezpena hartuko du

Ekitaldia bihar arratsaldeko 19:30etik aurrera izango da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Egilearekin batera Fernando Marias idazlea eta Gregori Dolz Alreves argitaletxearen zuzendaria egongo dira. Liburutegiko webgunean ere jarraitu ahal izango da aurkezpena, streaming bidez.

Bideodromo jaialdiak zine esperimentalaren edizio berriari helduko dio gaur BilbaoArten

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Bideodromo jaialdiak zine esperimentalaren edizio berriari helduko dio gaur BilbaoArten

Bideo esperimentalen jaialdiak gaurtik eta irailaren 28ra arte leku izango du BilbaoArten eta Mariaren Bihotza plazako Saren. Gaur inaugurazio-Cocktaila, Espainiako zinema esperimentala eta Beatriz Sanchezen Atom Rhumba, Sonic Trash eta Cabezafuego bideoklipen proiekzioa egingo dute.

Azken bira izan daitekeenean, Triciclek bere arrakastak batzen dituen 'Hits' ikuskizuna dakar Arriagara

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Azken bira izan daitekeenean, Triciclek bere arrakastak batzen dituen 'Hits' ikuskizuna dakar Arriagara

Asteazkenean hirukote ezagunaren azken ikuskizuna izango denaren Arriagako 17 funtzioetako lehenengoa eszenaratuko dute. Ikusleek ikuskizunaren ardatza osatuko duten sketch-ak aukeratu ahal izan dituzte Tricicleren Facebookaren eta webgunearen bitartez. Obra urriaren 1era arte ikusgai izango da.

Bilboko Orkestra Sinfonikoak kontzertu solidarioa eskainiko du Caritasen alde asteazkenean

  Jendartea  Alde Zaharra

Bilboko Orkestra Sinfonikoak kontzertu solidarioa eskainiko du Caritasen alde asteazkenean

Zazpikaletako Joan Santuen Elizan izango da, eta Beethoven, Elgar eta Mozarten lanez osatutako egitarau emankorra eskainiko du. Sarrera doakoa izango da, leku kopurua bete arte.

Swinga inoiz baino indartsuago bueltatuko da Bilboko Berreginen Museora

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Swinga inoiz baino indartsuago bueltatuko da Bilboko Berreginen Museora

Irailaren 10ean, museoak bere jardueren denboraldia abiaraziko du, Swing Museoan! dantzaldi arrakastatsuarekin. Ekimen horri esker, dantzaz goza daiteke, artelanez inguratuta gainera.

ArtHouse Zinemak guda zibilaren eraginak hizpide dituzten 8 film prestatu ditu

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

ArtHouse Zinemak guda zibilaren eraginak hizpide dituzten 8 film prestatu ditu

BilbaoArte Fundazioko ArtHouse Zinemak antolatzen duen Oroimenerako Irudiak zine zikloaren barruan kokatzen dira filmak. Irailaren 25era arte proiektatuko dituzte Gerra Zibilari buruzko film eta laburmetraiak. Sarrera doakoa da edukiera bete arte.

Lekerika taberna zabalik berriro ere

  Oharrak  Alde Zaharra

Lekerika taberna zabalik berriro ere

Somera kaleko Lekerika taberna zabalik dago berriro ere abuztuaren amaieran jasan zuen erasoaren ondoren. 

Mikel Aiartza eta Mikel Ruiz: "EGIk istiluari buruz egindako erabilera politikoa mespretxagarria da"

  Jaiak  Alde Zaharra
Kaskagorriko Mikel Aiartza eta Mikel Ruiz konpartsakideek gazte konpartsaren Aste Nagusiko balantzea egin dute. Aurten izandako erronkak eta oztopoak izan dituzte hizpide. Ertzaintzak Hontzak konpartsari egindako konfiskaketaren inguruan eta EGIk astean zehar egindako adierazpenei buruz ere mintzatu dira.

Pablo Capitanen 'Adimena beste hizkuntza batean' erakusketa BilbaoArten

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Pablo Capitanen 'Adimena beste hizkuntza batean' erakusketa BilbaoArten

Pablo Capitan artista bekadunak BilboArten aurkeztuko du animalien eta gizakien jokaeren alderatze lanetik sortutako Adimena beste hizkuntza batean erakusketa. Abuztuaren 31tik irailaren 20a bitartean ikusgai izango da.

AEM babesten duen Goienkaleko taberna bati eraso diote

  Jendartea  Alde Zaharra

AEM babesten duen Goienkaleko taberna bati eraso diote

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua babesten duen Goienkaleko Lekerika ostatuari pintura bota diote lokalaren fatxadara, eta ateko kristala apurtu dute.

Euzko Gaztedik kide bati eraso egin diotela salatu du

  Jendartea  Alde Zaharra

Igandean Marijaiaren erreketaren ostean Kaskagorriko txosnan "arrazoi politikoengatik" Euzko Gaztediko kide bat jipoitu zutela salatu dute. EAJren gazte erakundeak ezker abertzaleko gazteriari erasoa gaitzestea exijitu dio.

Udal Musika Bandak zortzi kontzertu eskainiko ditu Areatzan Aste Nagusian zehar

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Udal Musika Bandak zortzi kontzertu eskainiko ditu Areatzan Aste Nagusian zehar

Beste urte batez, Udal Musika Bandak musikarekiko duen grina plazaratuko du Bilboko jaietan. Guztira zortzi izango dira Banda osatzen duten 45 musikari baino gehiagok Areatzako Kioskoan eskainiko dituzten kontzertuak Aste Nagusian zehar.

“Edo bat egiten dugu mozal legearen aurka gaudenok kalera irten eta presioa eragiten edo doan aterako zaie”

  Jendartea  Alde Zaharra

“Edo bat egiten dugu mozal legearen aurka gaudenok kalera irten eta presioa eragiten edo doan aterako zaie”

Mozal legea indarrean sartu zela bi urte bete direnean, #Borrokanrrola aldarria zabaldu dute Alde Zaharreko lau lagunek. Laurak identifikatu zituen Ertzaintzak. Laurei mozal legea ezarri diete. Euren esanetan, batere deliturik egin gabe. “Zentzugabekeria hutsa” da euren kasua. Legeak indar polizialei aitortzen dien “gehiegizko boterearen ondorioa”. Erantzuna bateratzera eta antolatzera dei egin dute. 

Bilbo Zaharra kolorez eta musikaz jantziko da jaietan

  Jaiak  Alde Zaharra

Bilbo Zaharra kolorez eta musikaz jantziko da jaietan

Arratsaldean hasiera emango diote parrandari eta gauean Anarkia Tropikal eta Ezten Giro taldeak oholtzara igoko dira Bilbiri aparteko musika emanaldia eskaintzeko. Larunbatean kukaña "toxikoa" egingo dute Bilboko itsasadarrean.

Euskal Museoa Erraldoi Txikien I. Kontzentrazio Handiaren topalekua izango da gaur

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Euskal Museoa Erraldoi Txikien I. Kontzentrazio Handiaren topalekua izango da gaur

11:00etatik 14:00etara bitartean gomazko pertsonaia herrikoi ahalik eta kopururik handiena biltzea du helburu ekimenak. Parte hartzaile bakoitzak erraldoi txikien bikote bat ekarri ahal izango du.

Euskalduna jauregiak 'Cabaret Chihuahua' antzezlana hartuko du Aste Nagusiaren ondoren

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Euskalduna jauregiak 'Cabaret Chihuahua' antzezlana hartuko du Aste Nagusiaren ondoren

Abuztuaren 29tik irailaren 3ra arte zuzeneko musika euskal-mexikarra eta umore ironikoa eskutik hartzen dituen ikuskizunak Euskalduna jauregia argituko du. Musika, dantza eta varietéa uztartzen du Pabellon 6 sorterri izan zuen obrak.

Hector Canonge eta Veronica Peñaren 'De lo nuestro' performancea aurkeztuko du BilbaoArtek

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Hector Canonge eta Veronica Peñaren 'De lo nuestro' performancea aurkeztuko du BilbaoArtek

Emanaldia Performance Art: Lankidetza, Lurraldeak eta Identitatea jardueraren barruan dago eta uztailaren 19an izango da, 19:00etan, Bilboko Udalaren ekoizpen artistikoko zentroan.

Liher Aretxabaletaren atxiloketa salatuko dute bigarren egunez

  Politika  Alde Zaharra

Liher Aretxabaletaren atxiloketa salatuko dute bigarren egunez

Ernai gazte erakundeak zabaldu duenez, Guardia Zibilak Liher Aretxabaleta atxilotu zuen atzo Audientzia Nazionalaren aginduz. Alde Zaharreko Libre dinamikak "konponbidearen aurkako erasotzat" jo du atxiloketa eta manifestazioetan parte hartzeko deia egin du. Gaurkoa plaza Biribiletik hasiko da 20:00etan. 

Munduko musikek plaza berria beteko dute gauero Aste Nagusian

  Jaiak  Alde Zaharra

Munduko musikek plaza berria beteko dute gauero Aste Nagusian

Kubatik, Espainiatik, Jamaikatik, Estatu Batuetatik, Kolonbiatik eta Europako Iparraldetik etorritako taldeek plaza Berria gauero 23:30etatik aurrera piztuko dute. Abuztuaren 26an, Freedonia taldeak urrezko domina jarriko dio Aste Nagusiari.

Hanburgon "gatibu" sei egun daramatzan David Rincon "berehala askatzeko" exijitu dute

  Politika  Alde Zaharra

Hanburgon "gatibu" sei egun daramatzan David Rincon "berehala askatzeko" exijitu dute

Joan den ostegunean lagun batzuekin afaltzen zegoena atxilotu zuten Hanburgon (Alemania) San Inazioko auzotar David Rincon. Ordutik bere senide eta lagunek "informazio falta" salatu dute prentsaurrean gaur G20aren aurkako herri ekimeneko kideekin batera. David eta gainerako atxilotuak "ziurgabetasun egoeran eta babes juridiko gabe" dauela. Ostiralean elkarretaratzea deitu dute.