Zumaia kaleko 10. zenbakiko etxebizitzako andamioa desmuntatzen ari zirela gertatu zen istripua. Atzo (otsailak 25) arratsaldean andamioaren zati bat jausi zen bi langile mekanotubo artean harrapatuta geratu zirelarik. Bata, larri dago -nahiz ez duen kirurgia operaziorik behar izan- eta bestea behaketa unitatean.
Hirugarren solairuan lanean zegoen larrien dagoen behargina andamioaren zati bat jausi zenean. Kolpe ugari hartu zituen eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Egoera larrian artatu zuten. Zauritutako beste langilea kalean zegoen istripua gertatzean. Lesio txikiekin artatu zuten Basurtuko ospitalean.
Andamioaren erdialdean mekanotubo piezak pilatzean gertatu zen istripua CCOO sindikatuak adierazi duenez. "Loturaren egoera txarragatik edo gehiegizko pisuagatik" behera egin zuen egiturak. "Beste behin, kosteak aurrezteari lehentasuna eman dio enpresak langileak egoki hornitzeari eman ordez", salatu du CCOO sindikatuko Lan-Osasunerako arduradun Alfonso Riosek.
INFO + EL CORREO