Martxoak 8: Josune Muñozen hitzaldia Bidarten

prestaldizkaria 2012ko mar. 6a, 17:24

Udal liburutegi sareak bat egingo du emakumearen egunaren ospakizunarekin, Bidebarrietan eta Deustuan burutuko diren zenbait kultur jardueraren bitartez.

Ohikoa denez, ostegunean, eta Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, Adierazpen instituzionala irakurriko da Bilboko Udaletxeko sarrera nagusian (goizeko 11:00etan). Horrez gain, egun osoan zehar, Alondegiko Kulturen Atariko pantailetan, “Mujeres de aquí y de allá, mujeres que mueven el mundo. Movimiento de mujeres” erakusketa osatzen duten argazkiak proiektatuko dira.

Deustuko Liburutegiak, emakumeari eta literaturari buruzko hitzaldia jasoko du larunbatean (martxoaren 10ean), Skolastika taldeko Josune Muñoz ikerlariaren eta emakumeek idatzitako literaturan adituaren eskutik. Saioa eguerdiko 12:00etan hasiko da, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.