‘Errepresioa off, konponbidea on’

prestaldizkaria 2012ko mar. 7a, 16:52

Azken hilabeteotan hainbat bilbotarrek jarraipenak, jazarpena, bahiketak, bortizkeria eta mehatxu eta xantai bidezko polizia desberdinen kolaborazio eskaintzak salatu dituzte.

Hori dela eta, aurkeztu zen joan den astean, ‘Jazarpen poliziala salatzeko herri dinamika’. Ezker Abertzaleak hilabeteak daramatza bestelako eragile sozial, politiko eta sindikalekin batera eremu honetan testigantzak jasotzen eta harremanak egiten.

Lantaldeak kontzentratzera dei egin du martxoaren 10ean, 12:00etan, Eliptika Plazan, ‘Errepresioa off, konponbidea on’ lelopean. Ekitaldian jasotako testigantzen berri emango da eta ordezkari batzuk gobernu delegatuari gutun bat ematen ahaleginduko dira.