Egipto Taberna Deustuko II pintxo lehiaketaren irabazlea

prestaldizkaria 2012ko mar. 8a, 17:29

Deustuko II pintxo lehiaketak irabazlea du dagoeneko: Egipto Taberna bere "Txanpibakon" pintxoarekin.

Merkatarien Elkarteak antolatutako Deustuko II pintxo lehiaketak irabazlea du dagoeneko: Egipto Taberna. Bere "Txanpibakon" pintxoarekin lehengo postua lortu du Javik. Lehiaketak 13 eguneko iraupena izan du eta 24 tabernek hartu dute parte.

Hona hemen lehiaketako irabazle zerrenda:

Lehenengo saria: "Txanpibakon" Egipto Taberna (Heliodoro de la Torre, 7)

Bigarren saria: "Txangurro patatagaz" Bordatxo Jatetxea: (Ramon y Cajal, 24)

Pintxo barrarik onena: La Tapa Taberna ( Blas de Otero, 30)  /  Txindoki Taberna (Blas de Otero, 7)

Arretarik jatorrena: Stones Tabernako Cláudia Arango