Urte askoren ondoren, zabalik da berriro Gallastegi jatetxea. Itxura
berriarekin betiko kalitatea eta hurbiltasuna eskaintzen dute. Besteak
beste, Gallastegiko amamak prestatzen zituen piper beteak jateko
aukera dago gaur egun ere: haragi, ziza eta otarrainxka, txipiroi eta
baita bakailaoarekin betetakoak.
OSAGAIAK
Piper berdea
Txipiroiak
Otarrainxkak
Besamela
Txipiroi saltsa
Kipula gorria
Arrautza
Olioa
Gatza
NOLA EGIN?
Lehenengoz txipiak garbitu, egosi eta biguntzean zatitu egin behar dira. Txipien tinta erantsi aurretiaz zartagin batean gorritu dugun kipulari, saltsa egiteko. Jarraian besamela prestatu; gurina urtu eta nahastu irinarekin. Ore horri, esne epela geldiro-geldiro erantsi etenik gabe eraginez egurrezko goilara batekin dena homogeneizatu arte. Besamela eginda dagoenean, aurretiaz egositako otarrainxkak eta txipiroiak gehitu. Azkenik piper berdeak frijitu eta zuritu ondo, txipiroi eta otarrainxkarekin egindako besamelarekin bete piperrak, eta arrautzairinetan pasatu. Plater batean bi piper jarri eta saltsa ugari erantsi gainetik. On egin!