Isabel Dominguezen hormako eskulturak ikusgai Ibarrekolandan

prestaldizkaria 2012ko api. 2a, 10:17

‘Lugares del mundo que me hacen sentir’ izenburupean Isabel Dominguez artistaren hormako eskulturak paratu dira Ibarrekolandako kultur merkatuan (Errokondo, 2). Artista beraren hitzetan, "bizitzaren sorrera adierazten dute eta sortzeko irudimena akuilatzen dute". Gaurtik apirilaren 30era arte egongo dira ikusgai.