Pilar Jauregi: "Hona hemen gomendio batzuk"

prestaldizkaria 2012ko api. 2a, 11:24

Gure aldizkariko musika adituak, Pilar Jauregik, gomendio hauek utzi dizkigu PREST! 123 zenbakian.

Aste Santua heltzerakoan, ugaritu egiten da kontzertu eskaintza eta emanaldi horietako asko eliza musika estilokoak dira. Abesbatzak abesti zerrendak prestatzen ari dira eta eliza bakoitzean kontzerturen bat entzuteko parada izango dugu. Baina ez nuke horretan sakondu nahi, musika korala izanik ere beste ezaugarri batzuk dituelako.

Hona hemen gomendio batzuk:

- Apirilaren 19an, arratsaldeko 8etan, Sensata Kameratak kontzertu interesgarria eskainiko du Konferentzia Aretoan: bibolina, pianoa, harpa eta ahotsa;  errepertorioa klasikoa da, Barrokotik Pizkundera artekoa; Shubert, Perrote, Giuliani, Purcell eta gure Aita Donosti.

- Apirilaren 26an, arratsaldeko 8etan, Deustuko Unibertsitateko Abesbatza entzuteko aukera izango dugu Ospakizun Aretoan, Iñaki Morenok zuzenduta, hiru zati, madrigalek... Arcadelt, Thomas Weelkes, erromantikoa... Schuman, Brahms, zinemarako musika... Ennio Morricone.

- Oso garrantzitsua izan daiteke ere apirilaren 28an, arratsaldeko 8etan, BBK Aretoan (Kale Nagusia, 19) Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatutako txapelketan, bertan, irabazleen obrak entzungo baititugu. Txapelketa hau abesbatzen errepertorioa berritzeko eta aberasteko jaio da. Aurkeztutako lanak gai bakarrean biltzen dira aurten, euskal mitologia. Saritutako lanak aurkeztuko dituzten hiru abesbatzak ondorengoak izango dira:

- 1go. saria:  Durangoko Doinuzahar Abesbatza, Milia Lastarkoreak Eresia, Manuel Angel Burgosena.

- 2. saria: Bilboko Jatorki Abesbatza, Anbotoko Mari, Luis Elizalderena.

- 3. saria: Bilboko Inmakulada Abesbatza, Gaueko, Señor de la noche, Mª del Rosario Montelongorena.

Saridunen lanaz aparte, abesbatza bakoitzaren bina lan entzun ahal izango dira: Jabier Busto, Alberto Fabero, Aita Madina, Andoni Arregi eta Julen Ezkurrarenak. Azken hau oso gizon hurbila dugu bai guretzat, baita ikastolarentzat ere eta zorionez San Inazioko auzoan bere laguntza izaten jarraitzen dugu. Saritutako hiru musikagileak bertan izango ditugu. Baduzue non aukeratu. Kontzertu guztiak doan izango dira.