80's Party Deustuko Gazte Lokalean

prestaldizkaria 2012ko api. 14a, 15:58

1980ko hamarkadan girotutako jaia antolatu du Deustuko Gazte Lokalak datorren apirilaren 20rako. 

20.30etan poteo bat burutuko da Txoridendatik abiatuta eta hortik aurrera karaokean abesteko aukera izango dute kantariek eta dantza maite dutenek musika bikaina topatuko dute 80's Party honetan. Koktel bereziak eta jai giro aparta ziurtatuta egongo dira gau guztian zehar. Antolatzaileek mozorrotzeko deialdia luzatu dute, "etxean topatzen duzun edozer gauzarekin".