Bizkartzainek protesta zaratatsua burutu dute Deustun

prestaldizkaria 2012ko api. 17a, 13:33

Txistu eta bozina hotsak  gaur goizeko 9etatik 12etara luzatu dira Agirre lehendakariaren etorbidean, metroko sarrera parean. Zonaldean du egoitza segurtasun zerbitzuak eskaintzen dituen Eulen enpresak. Bizkaian eta Nafarroan 100 lanpostu zuzen desagertaraztekoa dela-eta, Euleneko enpresa batzordea batzartuta egon den bitartean protestaldia burutu dute 20 langile inguruk.