Txantxikuk bere urteurren jaiko egitaraua finkatu du

prestaldizkaria 2012ko api. 18a, 18:42

Txantxiku Aisialdi Taldeak jada egitaraua finkatu du apirilaren 28an Ibarrekolanda Institutuan egingo duen jai mundialerako. Sarrerak Berbaizuko lokalean eta Herriko Tabernan eskuratu ahal izango dira.

Goizeko 11:30etan hasita, jaia 20:00ak arte luzatuko da insitutuan bertan, eta ospakizunarekin jarraitzeko aukera egongo da gero. Ume, gazte zein helduak gonbidatuta daude; Txantxikukide ohi, Txantxikukide izan edo ez.

Hona hemen taldeak euskarri desberdinetatik hedatu duen mezua, eta horren ostean, egitaraua.

"Aurten Txantxikuk 10 urte betetzen ditu eta ospatzeko, jai mundiala antolatu dugu!! Hor doakizue kartela, egitarauarekin. Taldetik pasa zaretenak zein beste guztiak gonbidatuta zaudete!

ANIMATU ETA PARTE HARTU! eta MESEDEZ, LAGUNDU MEZUA ZABALTZEN zuen ezagunen artean.

Sarrerak Berbaizuko lokalean eta Herriko Tabernan egongo dira salgai, 3 eurotakoak, aldiz, momentuan erosteko aukera izango du nahi duenak."

Egitaraua, bestalde, honako hau izango da:

-11etatik aurrera puzgarriak

-11.30etan umeentzako zein gazteentzako jolasak eta tailerrak

-13.00etan EKITALDIA

-14.30etan BAZKARIA. Eta ostean... Kantutegia!!!

-16.00etan Bertso-saioa

-17.00 hasita KONTZERTUA "12km" (euskal erromeria)

-20.00etan Jaiarekin jarraitzeko aukera