Ziza otartekotxoa (El Viejo Roble)

prestaldizkaria 2012ko api. 27a, 12:06

San Pedro plazako 2. zenbakian dagoen El Viejo Roble tabernara jo dugu oraingoan. Pintxo erakargarriz beteta duen barraren aurrean, beraien eskaintzarik kuttunetariko bat nola egiten duten azaldu digute.

OSAGAIAK

Eguneko ogia

Urdaiazpiko iberikoa

Zizak

Berakatza

Perrexila

Allioli

NOLA EGIN?

Batetik, zizak garbitu eta berakatza ondo txikitu, ondoren dena zartaginean frijituz. Bestetik, alliolia egiteko, ontzi batean olioa, arrautza eta berakatza nahastu irabiagailuarekin ore trinkoa lortu arte. Garrantzitsua da eguneko ogi fresko eta karraskatsua erabiltzea otarteko hau prestatzeko. Otartekoa muntatzeko: ogia erdibitu eta urdaiazpiko xerra bat erantsi, zizak gaineratu eta alliolli orea gehitu. On egin!