Tas-Tas Irrati Librearen 20. urteurrena ospatzeko jaia

prestaldizkaria 2012ko mai. 8a, 16:09

Pasa den martxoaren 31n Bilboko Tas-Tas Irratiak bere 20. urteurrena ospatu zuen 12 orduko zuzeneko irrati maratoi baten bitartez. Ospakizunekin jarraituz, Tas-Taseko lagunek festa ospatuko dute maiatzak 11 eta 12an Bilboko Alde Zaharreko 7Katu gaztetxean.

11n kontzertua antolatu dute 21:30etan Los Calavera eta Akatz taldeen eskutik.

12an, berriz, herri bazkaria egingo dute 15:00etan. Bertan, irratian 20 urte hauetan ibilitako lagun guztiak gonbidatuko dituzte. Horren ostean, El Tenderete antzerki taldeak txotxongiloen bidez antzezlana taularatuko du.