Malas Compañias taldearen ‘Orsai’ lanaren aurrestreinadia Pabilioi 6n

prestaldizkaria 2012ko mai. 9a, 13:06

Bilboko Pabilioi 6 gune eszenikoak, Malas Compañías taldeak sortutako ‘Orsai’ lanaren aurre estreinaldia eskainiko du ostiralean, maiatzak 11a.

Sorkuntza berriak zirkua eta antzerkia uztartzen ditu eta abiapuntua “jokoz kanpo ere jokatu egiten da...” esaldian datza. Hortik aurrera ekitaldiko hiru protagonistak lekuz kanpo ageri dira, mugan alegia, oreka jolasak egiten askatasuna eta eromenaren arteko lerroan. Hiru antzezleak zirku teknikekin baliatzen dira eguneroko objektu eta ekintzei zentzu berria emateko eta dibertigarria bilakatzeko, burutsua alegia. ‘Orsai’ konpainia honek sortutako hirugarren ikuskizuna da, aldez aurretik ‘Oilaskoetxea’ eta ‘Ukelele Jaunaren ikuskizuna’ piezak estreinatu baitzituzten.