‘Euskaraz bizi, sentitu, adierazi: kultura-eduki erakargarriak sortzeko bideak’ ikastaroa ekainean Bilbon

prestaldizkaria 2012ko mai. 22a, 13:50

Kultura arloan oso aurpegi ezagunak ariko dira irakasle lanetan esparruz esparru euskaraz testu erakargarri eta eraginkorrak sortzeko gakoak zehaztu asmoz. Tartean: Maialen Lujanbio, Ander Lipus, Eñaut Elorrieta, Katixa Agirre, Asier Altuna eta Estitxu Fernandez. Hizkuntza gutxitu gisa ditugun oztopoei aurre egiteko bideei buruz hausnartu eta jarraibideak partekatuko dira ikastaroan.

BILBAO ARTE ETA KULTURAren baitan antolatutako udako ikastaroa da ‘Euskaraz bizi, sentitu, adierazi: kultura-eduki erakargarriak sortzeko bideak’ ikastaroa:

HIZLARIAK: Maialen Lujanbio (bertsolaria), Ander Lipus (antzerkigilea), Eñaut Elorrieta (Ken7 taldeko musikaria), Katixa Agirre (idazlea) Asier Altuna (zine-zuzendaria) eta Estitxu Fernandez (telebistako aurkezlea).

NON ETA NOIZ: ekainaren 25 eta 26ean, Bizkaia Aretoan (Bilboko EHUren Paraninfo berria).

PREZIOA: Ikasleek 25 €. Beste guztiek 50 €.

INFORMAZIO GEHIAGO: www.euskarazadierazi.info