Munduari buelta bost egunetan emateko aukera izango da ekainean eta uztailean Müllerrean. Ekainaren 6ean Iñaki Guridi kazetaria izango da Ghana eta Etipiako berri ematen Berbaizuko lehen gonbidatua. Bere atzetik etorriko dira gainontzeko bidaiazaleak, txandaka, astero-astero: Iñigo Kareaga (Venezuela), Asier Alberdi (Guatemala), Maitane Muñoz (El Salvador) eta Nuria Arroyo (Zelanda Berria).
Ekainak 6: Iñaki Guridi, Ghana eta Etiopia
Ekainak 13: Iñigo Kareaga, Venezuela
Ekainak 20: Asier Alberdi, Guatemala
Ekainak 27: Maitane Muñoz, El Salvador
Uztailak 4: Nuria Arroyo, Zelanda Berria
Bidaiarien kontaketak entzuteko saioak Müllerrenean (Ramon y Cajal, 42) izango dira 19:30etan.