Ikasi ekainean dantza afrikarrak zuzeneko musikarekin

prestaldizkaria 2012ko eka. 6a, 17:58

Burkina Fassoko Adama Gindo musikariaren zuzeneko doinuekin dantza afrikarrak ikasi nahi dituzu? Berbaizu Euskara elkarteak hirugarren ikastaroa antolatu du ekainerako. Ikastatoa hasita dago, baina bada lekua beranduago hasi nahi duenarentzat ere.

San Inazioko merkatu zaharrean ekainaren 12, 19 eta 26an izango da ikastaroa.

Berbaizuko elkartekideek 15€ ordaindu beharko dute eta gainontzekoek 25€.

Izena emateko: berbaizu@euskalnet.net