Abian da PINTXOMATE Deustuko 27 tabernetan

prestaldizkaria 2012ko eka. 6a, 18:14

Bar Natik, Meson la Tortillak... eta Deustuko beste 25 tabernek Pintxomate egitasmoarekin bat egin dute. Tomatea osagaitzat duen pintxo bana eskainiko dute tabernek ekainaren 27ra bitartean euro baten truke. Pintxomatea kontsumitzen duten bezeroen artean hainbat opari zozketatuko ditu Deusto Bizirik merkatarien elkarteak.

Beste behin ere Deusto Bizirik merkatarien elkarteak gaztelera hutsean eman du berak antolatu eta iragarri duen egitasmoaren berri.