Pabilioi 6k bere ibilbideko 50. ikuskizuna eskainiko du ‘Presidente Andreak’ lanarekin

prestaldizkaria 2012ko eka. 8a, 10:03

2011ko Aste Nagusian hasi zuen bere ibilbidea Deustuko Erriberan Pabilioi 6 gune eszenikoak eta bertan eszenaratzen den 50. ikuskizuna iragartzen da asteburu honetarako. Ekitaldian Nexo Teatrok ekoiztu eta Ricardo Padillak zuzendutako 'Presidente Andreak' lana antzeztuko dute Maribel Salas, Gemma Martinez eta Sol Magunak.

Werner Schwab idazlearen 'Presidente Andreak' laneko protagonistak, beraien ametsetan, aurreiritzietan, manietan eta gainetik kendu ezinik dabiltzan zaharkitutako iraganean murgilduta bizi diren Erna, Mariedl eta Grete atsoak dira.

Asteburu honetako ekitaldiak ekainaren 7an hasiko dira, Markus eta Juanmanolok eskainiko duten 'Hipo y Condrias' kafe antzezlanarekin eta garagardo dastatzearekin.

Zer: ‘Presidente Andreak’en eszenaratzea

Nork: Nexo Teatro

Noiz: Ekainak 8 eta 9 (gaztelaniaz) eta 10 (euskaraz) (20.00)

Non: Pabilioi 6n. (Deustuko Erribera 47. Zawp)

Sarrera: 12 euro