Venezuelako berri emango du Iñigo Kareagak ostegunean Müllerrenean

prestaldizkaria 2012ko eka. 12a, 12:06

Bigarren saioa izango dute Müllerreneako bidaia kontaketek ostegun honetan. Ekainaren 14an, Iñigo Kareaga hurbilduko da Venezuelako berri ematera. Aurrerago hurbilduko dira Asier Alberdi (Guatemala), Maitane Muñoz (El Salvador) eta Nuria Arroyo (Zelanda Berria).

Ekainak 14: Iñigo Kareaga, Venezuela

Ekainak 20: Asier Alberdi, Guatemala

Ekainak 27: Maitane Muñoz, El Salvador

Uztailak 4: Nuria Arroyo, Zelanda Berria

Bidaiarien kontaketak entzuteko saioak Müllerrenean (Ramon y Cajal, 42) izango dira 19:30etan.