TXAPEL JAIAK 2012, bost urteren ondoren Arangoitin

prestaldizkaria 2012ko eka. 12a, 16:40

Txapelek bost urte eman ditu Arangoitin agertu gabe, jairik gabeko bost urte izan dira. Aurten, baina, bai, Txapel Arangoitira hurbilduko da ekainaren 22an jaiei hasiera emateko eta auzotarrek uztailaren 1ean emango diote su. Beraz, bi asteburuko jai luzeak izango dira aurten Arangoitin.

EKAINAK 22, OSTIRALA

20.00 Virgen del Pinarren elkartzea

20.30 Konpartsen jaitsiera (Arangoitiko Kaleetan Zehar)

21.30 Pregoiaren irakurketa “Txirenitas”-en eskutik (Jaigunean)

22.00 Txosna zabaltzea (Jaigunean)

22.30 Berbena “Andromeda”-rekin

EKAINAK 23, LARUNBATA

10.00 Goizeko kalejira zaratatsua (Arangoitiko kaleetan zehar)

12.00 Pintxo-poteoa Arangoitin zehar Trikitrixarekin (Denok batera, jaietako kamisetarekin)

16.00 Mus Txapelketa (Jaigunean). Izen-ematea txosnan, ekainaren 22tik aurrera

17.00 - 18.00 Umeen futbito txapelketa, finalaurreak (Eskolan)

18.00 - 19.00 Umeen futbito txapelketa, finalaurreak (Eskolan)

19.00 - 21.00 Kontzertu mugikorra “Sugarri Show”-rekin. Kultur sailaren laguntzaz

21.00 San Juan suaren prestaketa (Banderasen). Sagardo kupela eta txistorrada egongo dira

22.00 San Juanada Batukadak animaturik (Banderasen)

23.30 Rock kontzertua (Jaigunean): Vitesse (Elfo Negro) + Penadas por la ley + Konsklikto (rock galegoa)

EKAINAK 24, IGANDEA

10.00 Goizeko Kalejira zaratatsua, txikitsuen eskutik (Arangoitiko kaleetan zehar)

11.30 Paella txapelketarako txosnan izena-ematea

12.00 Ur gerra (Eskolan)

15.00 Paella txapelketa (Jaigunean)

17.00 - 18.00 Umeen futbito txapelketa, finalak (Eskolan)

18.00 - 19.00 Umeen futbito txapelketa, finalak (Eskolan)

19.00 Gure nagusientzat txitxarrilloa (Jaigunean)

20.00 Gure nagusiei omenaldia eta askaria