Deustuko Gazte Topaketak, bihar eta etzi; kontsultatu egitaraua

prestaldizkaria 2012ko eka. 15a, 10:22

Asteburu honetan (ekainak 16 eta 17), Deustuko Gazte Eragileen Koordinadorak itzelezko DEUSTUKO GAZTE TOPAKETAK prestatu ditu. Ekintzez jositako egun bi hauetan gazteak Deustu ametsez puzteko prest daude, eta zu ere behar zaituzte amesten duten Deustua errealitate bihurtzeko.

Plana ezin hobeagoa da: larunbatean goizeko 10etan izena eman San Pedro plazan, tiketa jaso, eta hortik aurrera… hainbat TAILER, HITZALDI, POTEO, JOLAS, KONTZERTU… -tan parte hartzeko aukera izango duzu!

Tiketak 10 euro balio du, eta aurreko guztiaz gain larunbateko bazkariaz eta afariaz eta igandeko gosariaz eta bazkariaz gozatu ahal izango duzu!

Antolaketa errazteko (janaria kalkulatzeko, azpiegitura bermatzeko…) mesedez, eman izena ostirala baino lehen deustukogaztekordia@gmail.com helbidean. Izena ematearekin nahikoa da. Ez ahaztu lotarako sakua eta esterilla eramatea, izan ere, gaua frontoian pasatuko dute! Bai, bai, frontoian egingo dute lo (lasai, euria eginez gero plan alternatiboa dago).

Sartu Gazte Topaketen blogean eta ikusi zelako metxero, boligrafo eta kamiseta dotoreak jarri diren salgai okasiorako.

Blogean okasiorako eginiko abestia ere entzun daiteke.

DEUSTU AMEZTU,

AMETSEZ PUZTU,

PUZTUZ TOPATU,

GAZTE, BATU!!!

INFO + deustukogaztetopaketak.blogspot.com.es