Bekoerri elkartea Erriberako jaietarako prest

prestaldizkaria 2012ko eka. 26a, 18:34

Erriberako jaiak heltzear daude, ostegunean hasiko dira, eta hori dela eta, Bekoerri kultur elkarteak auzoko jaietan parte hartzeko gonbita luzatu digu. Adi ibili, hurrengo ostegun, ostiral eta larunbatean ordutegi berezia izango baitute Bekoerriren egoitzan.

Jaietan Bekoerri elkarteak izango duen ordutegia:

-Ekainak 28, osteguna: 20:00etatik 23:00 arte.

-Ekainak 29, ostirala: 20:00etatik 00:00 arte.

-Ekainak 30, larunbata: 12:00etatik 15:00 arte eta 17:00etatik 00:00 arte.

INFO + Wordpressen Bekoerri + Facebooken Bekoerri