‘La II. República y la Guerra Civil en Deustu’ liburua salgai igandean Erriberan

prestaldizkaria 2012ko eka. 26a, 18:40

Igande goizean, uztailak 1, Borja Sarrionandia-Ibarrak egindako lan historikoaren aleak, Erriberako plazatxoan  jarriko dira salgai. Lehen edizio honek ale gutxi izango ditu, horregatik, Deustuko historia garaikideari buruzko lan interesgarri hau eskuratu nahi duzuenak, azkar ibili beharko du.

Borja Sarrionandia-Ibarrak zortzi urte eman ditu II. Errepublikan eta Gerra Zibilean Deustun jazotakoak biltzen. Euskal Armadak guda galdu eta Espainiako tropa frankista Deustun sartu zenetik 75 urte igaro diren honetan, armada faxistaren garaipenak jendartean eragindako aldaketa sakona hobeto ulertzen laguntzen duen lana da. Idazlearen hitzetan, "memoria historikoa berreskuratzea beharrezko lana bihurtu da egungo egoera politikoa eta etorkizuna ulertzeko ezinbesteko tresna".

 Lana Ahaztuak 1936-1977 eta Goikoalde kultur elkarteak argitaratu dute.