Euskararen jakintza gora, baina erabilera behera

prestaldizkaria 2012ko uzt. 17a, 09:43

Elebidun kopuruak bost puntu egin du gora azken bi hamarkadetan Euskal Herrian. Herritarren %27 da elebiduna egun. Igoera hori batez ere gazteen artean gertatu da. Baina joera hori ez da islatu erabileran. Alderantziz, azken hogei urteetan jaitsi egin da euskararen erabilera gazte elebidunen artean. V. Inkesta Soziolinguistikoaren datu eta joera esanguratsuenak dira horiek.

Beste hainbat datu aipagarri ere utzi ditu inkestak. Adibidez, herritarren %16,1ek baino ez dutela erabiltzen euskara erdara baino gehiago. Gainera, euskara sustatzearen aldeko jarrerak zazpi puntu igo diren arren, oraindik herritarren %17,1 euskara sustatzearen aurka daude.

INFO + BERRIA