Branka komunikazio egitasmoak inoizko audientzia markarik onena lortu zuen ekainean, hilabete osoan 33.774 bisita jaso zituen. Ekaina aurretik martxoan jazo zituen emaitzarik onenak 27.153 bisitarekin. Hortaz, martxoko datuekin alderatuta %25 igo ziren bisitak joan den hilabetean.
Eguneko batazbestekoari dagokionez, ekainean 1.378 erabiltzailek bisitatu zuten bilbokobranka.info astean zehar eta 538 erabiltzailek asteburutan.
Bisita gehien jaso zituen eguna ekainaren 19a izan zen. Egun horretan 4.822 lagunek bisitatu zuten Bilboko Brankaren webgunea eta Ertzaintzak M29ko greban izandako istiluen harira egindako atxiloketen albistea izan zen ikusiena; 1.812 bisita jaso zituen.