Deustuko Herriko taberna hilabetez itxita konponketak direla eta

prestaldizkaria 2012ko ira. 7a, 18:31

Espero eta nahi baino gehiago atzeratu dira Deustuko Herriko tabernan sukaldeko teilatuko konponketa lanak. Baimen arazoengatik abuztuan hastekoak ziren lanak irailera arte ez dira hasi. Ondorioz, taberna itxita egongo da hile erdialdera arte. Gaur, langileak teilatuan lanean aritu dira.