Abuztuaren 22an Bilboko Udalean egindako ohiko bilkuran adostu zen auzoetako jaiei ematen zaien laguntza %37,5 murriztea. 38 auzoetako jaiak aurrera ateratzeko udalak bideratzen duen diru partida "oso mizkina zen" Bilduren arabera eta, orain, 24.000 euroko diru-laguntza 15.000 izatera pasa da.
Aipatutako murrizketa hauek, jadanik onetsitako aurrekontuaren gainean ezarri dira, eta Bilduk salatu duenez "Bilboko Udaleko Udalbatza osatzen dugun gainontzeko alderdien esku-hartzerik gabe". Alderdi abertzaleak "tamalgarria" deritzo Udalak abuztuan "PNV, PP eta PSEko zinegotzientzako zezenketetarako sarreretan 62.000€ gastatzen dituen bitartean, auzoetako jaiek %37,5 murrizketa izatea". Hau da, Bilboko Udalak jai batzorde bakoitzari emandako diru-laguntza 1.022€ izatetik 789,47 izatera igaro da.