Carsa Arte sariketako lanik onenak San Inazioko udaltegian

prestaldizkaria 2012ko ira. 17a, 09:01

Artearen eta teknologiaren artean dagoen erlazioari buruzko arte gogoeta sustatzea da Carsa Arteren helburua, eta hori da bertako lanetan agertzen den gai nagusia.

2012an bere seigarren edizioa ospatzen duen Pintura eta Arte Digital Sariketa Nazionala da Carsa Arte. Aurtengo pintura modalitateko obra irabazlea Pablo Fuentesen “Delirio Escultórico” izan da. Arte digitalaren diziplinan, sariak 3D-n egindako “Imaquinarium 2.0” lana aurkeztu zuen Raul Cardosok eta “Fusión Latente” lana aurkeztu zuen Mar Alaezek irabazi dituzte. Saritutako lanak eta epaimahaiak aukeraturiko beste 15 lan Expodistrito 2012 erakusketa zikloaren barruan egongo dira ikusgai gaurtik irailaren 28ra bitartean San Inazioko udaltegian.