Euskaldunako patinatze pista eraberritua gaurtik aurrera zabalik

prestaldizkaria 2012ko ira. 17a, 09:41

Hiru hile eman ditu itxita konpontze eta handitze lanetan Euskalduna zubi azpiko patinatze pistak. 440 m2 irabazi ditu eta polikarbonato estalki berri bati esker euri ura ez da pista barrura sartuko.

Patinatzeko espazio gahiago izango da aurrerantzean, guztira, 1.845 m2, Euskalduna zubi azpiko pista 440 m2 hazi baita azken hileetako handitze lanen ondorioz. Izkina batean dagoen edukiontziak sarrera-irteera funtzioak beteko ditu gurpil gainean ibiltzea gustuko dutenentzat eta alde batean kokatu den polikarbonato estalkiak Euskalduna zubitik zuzenean jausten den euri ura jaso eta kanporatuko du, pista bustitzea eragotziz. Horrela erantzun zaio rollerzaleen aspaldiko eskaerari.

INFO + DEIA

Argazkia: Oskar Martinez