Gizon bat atxilotu dute Deustun haurdun dagoen bikotekidea sabelean jotzeagatik

prestaldizkaria 2012ko urr. 9a, 09:00

Ustezko erasotzailea, 31 urteko gizonezkoak, emakumea bultzatu eta lurrean zegoela sabelean kolpeak eman zizkion. Emakumea haurdunaldiaren seigarren hilean dago.

Iturria: BRANKA

Bilboko Udaltzaingoak 31 urteko gizon bat atxilotu zuen larunbatean Deustun haurdun dagoen bikotekideari sabelean jo egitea leporatuta.

Erasoa Blas de Otero kalean jazo zen larunbat arratsaldean. Dirudienez, haurdunaldiaren seigarren hilabetean dagoen emakumea bultzatu, lurrera bota eta bertan zegoela hainbat kolpe eman zizkion sabelean.

Udaltzainak bertaratzean emakumea urduri eta negarrez topatu zuten eta bikotekideak jo egin zuela esan zien. Anbulantzia batek Basurtuko Ospitalera eraman zuen emakumea eta gizonezkoa atxilotuta eraman zuten.

Emakumeak ondoren onartu zuenez, gizonezkoak tratu txar psikologikoa eman izan omen dizkio azken hiru urteetan.