Komunikazioa izango du aztergai Zirikatzen!-ek azaroko lau saiotan

prestaldizkaria 2012ko aza. 6a, 14:10

Deustutik Deustura egindako proiektua da Zirikatzen!, duela 10 urte gazteei zuzendutako herri komunikazioa lantzeko tresna autogestionatu bezala sortu zena. Hasiera batean solik aldizkariaren bitartekoa erabili bazuten ere, izan ere Deustuan ez baitzegoen gazteok gazteontzat euskaraz egindako aldizkaririk, laster konturatu ziren beste hainbat bitarteko eskura zituztela, denborak aurrera egin ahala zehazten joan ziren lantzeko bi helburu nagusi: komunikazioa, era zabalenean ulertua, eta formakuntza.

Azken urteotako erronkekin jarraituz, Deustuko herritarren, batez ere gazteen arteko komunikazioa, eztabaida, hausnarketa, formakuntza... sustatzea du helburu Zirikatzen!-ek. Horretarako, aldizkari monografikoa argitaratzeaz gain, oraingo honetan landutako gaiaren inguruan hausnartzeko eta sakontzeko asmoz, azaroan komunikazioarekin loturiko hitzaldi, mahainguru eta tailerrak antolatu ditu elkarteak:

- Azaroak 7, asteazkena, 19:30ean (Gazte Lokalean):

Sare sozialei sarrera, Gorka Julioren eskutik.

- Azaroak 13, asteartea, 19:30ean (Gazte Lokalean):

Hedabideak eta sare sozialak, mahaingurua, Prest!, Sare Antifaxista, Branka, EITB eta Zirikatzen!-eko kideen eskutik.

- Azaroak 20, asteartea, 19:30ean (Gazte Lokalean):

Segurtasuna eta ziberkontrola, Pablo Garaizar Sagarminaga Txipi-ren eskutik.

- Azaroak 27, asteartea, 19:30ean (Gazte Lokalean):

Sare sozialen erabilpena, tailerra.